Gurekin mendez mende hazi direlako, gure kulturaren sustraietako bat delako, Aritsautza aurrera jarrai dezan nahi dugu.
Artisautza, biltzen dituen lanpostu eta produkzio kopuruaz gain, alternatiba indartsua da barne aberastasuna eta enplegua sortzen landa eremuetan eta hirigintza gutxi garatu den guneetan.
Artisautzaz eta artisau edo eskulangileez ari garenean, ofizio tradizionaletan diharduten pertsonaz ari gara. Tamainaz oso txikiak diren enpresen antzeko arazoak dituzte, enpresaren kudeaketa bideratzean, produktibitatea hobetzean eta merkatu berrietan sartzean. Guzti honek bere bizi iraupena zailtzen du.
Hortaz jabeturik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Orekako Departamentuak Artisautza sektorearen dinamizazio eta berrindartzea bultzatu nahi du, jarduera guzti hauek garapen egokia izan ditzaten etorkizunean, enplegua eta aberastasuna sortuz, eta beren sakoneko balore kultural eta etnografikoak gordez.
Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana 2015
Gipuzkoako Foru Aldundia • 2015eko deialdia eta oinarri arautzaileak, Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko planarena
Plan Vasco de la Cultura • Artesanía
Informe realizado en base a las reuniones del grupo de trabajo de Artesanía del Plan Vasco de la Cultura
2017ko martxoaren 31tik apirilaren 9ra arte Génovakoudaberrikoazokaren 48. edizioaospatuko da, Artisautza, Turismoa eta Gastronomiagunea.