Bai, WiFi konexioa dago bai ikerketa gelan eta baita erabilera anitzeko aretoan ere.

Info gehiago. Leiho berrian irekiko da.
Lagungarria izan al duzu?

Gipuzkoako Artxibo Orokorreko dokumentazioa irispide librekoa da. Irispide hori murriztu edo ukatu egingo da dokumentuen kontserbazio-egoera hala eskatzen duenean edo legeak babestutako informazioa badago.

Info gehiago. Leiho berrian irekiko da.
Lagungarria izan al duzu?

Ikerketa gelara lan egiteko erabiliko den materialarekin bakarrik sartu behar da. Poltsak, motxilak, berokiak, etab. kanpoko armairuetan utzi behar dira. 

Ez dago inolako murrizketarik ordenagailu eramangarrien erabilerari dagokionez. Hala ere, ikerketa gelan Interneteko konexioa duten hainbat ordenagailu daude eskuragarri katalogoa kontsultatzeko.

Info gehiago. Leiho berrian irekiko da.
Lagungarria izan al duzu?

Gure ordutegia astelehentik ostiralera da, 08:30etik 14:30etara.

Gipuzkoako Artxibo Orokorra itxita egongo da:

Info gehiago. Leiho berrian irekiko da.
Lagungarria izan al duzu?

Bai, Gipuzkoako Artxibo Orokorrak dokumentuen erreprografia-zerbitzua eskaintzen du, betiere dokumentuen kontserbazio-egoerak horretarako aukera ematen badu eta haien edukiak kontsultarako lege-murrizketarik ez badu.

Erreprografia-zerbitzuak kostu bat du hurrengo estekan kontsultatu daitekeena: prezio publikoak. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus zerbitzuen atala.

Info gehiago. Leiho berrian irekiko da.
Lagungarria izan al duzu?

Edozein herritar etor daiteke Gipuzkoako Artxibo Orokorrera dokumentuak kontsultatzera. Sarrera librea eta doakoa da. Etortzen zaren lehenengo aldian NANa edo agiri baliokidea aurkeztu beharko duzu.

Info gehiago. Leiho berrian irekiko da.
Lagungarria izan al duzu?

Gipuzkoako Artxibo Orokorra Tolosan kokatua dago, San Frantzisko pasealekuan 2. zenbakian.

Info gehiago. Leiho berrian irekiko da.
Lagungarria izan al duzu?