Instalazioak

 

Gordailuan dagoen armairu bateko argazkia, kutxez beteta dagoena

 

 

AGG-GAO 1904an eraikitako eraikinean dago, urte bereko irailaren 8an inauguratu zena. 1986tik 1990era bitartean egindako eraberritze eta handitze-lanek eta 2001ean eta 2006an egindako instalazioen eguneraketek azken aurrerapenekin hornitutako eraikin historiko bat izatea ahalbidetu dute, irisgarritasun-araudira egokitua dagoena.

Artxiboan argi eta garbi bereizten dira jendearentzako arreta-guneak (Maestruarena-Barrena ikerketa-gela, Inbentarioen-gela eta Gipuzkoa Aretoa) lan-eremuetatik (agiriak jasotzeko, sailkatzeko eta antolatzeko gelak, zaharberritze-laborategia, etab.) eta dokumentu-funtsak gordetzen dituzten gordailuetatik.

Azken horiek klimatizazio sistema bat daukate eta apal trinkoez hornituak daude, dokumentuak biltegiratzeko ahalmena, gutxi gorabehera, 7.100 metro linealekoa delarik.

Paperezko agiriak gordetzen dituzten gordailuek aire bidezko klimatizazioa instalatua daukate, euskarri mota honetarako egokiak diren baldintza espezifikoak sortzen eta mantentzen ahalbidetzen duenak (18-20ºC-ko tenperatura eta % 50-55ko hezetasuna).

Argazkiak gordetzeko gordailuari, aldiz, tenperatura eta hezetasun baldintza zorrotzagoak behar dituenez (16-18ºC-ko tenperatura eta % 30-40ko hezetasuna), hotz ganbera bat ezarri zaio baldintza horiek bermatu ditzan.

Artxiboaren segurtasun neurriek, gainera, Ondare dokumentalaren kontserbazio egokia ziurtatzen dute.