"Olentxero" arriskutsuaren etorrera 1947.urtean
Tradizio hau noiz hasi zen ezin dugu zehaztu, baina diktadura frankistako polizia kezkatuta zegoela jakin badakigu...
- 2583
Agiri hau Donostiako Polizia Komisaldegiak Olentzerori buruz eginiko txostenaren zati bat da, 1949.urtekoa.
Gobernadore zibila Olentzeroren ospakizunarekin kezkatuta zegoen, euskal kulturaren gorazarrearekin lotzen baitzun, txostenean bertan ondorengoa esaten da: "la celebración de actos folclóricos de carácter vasco con los que se inspiran sentimientos de un agudo regionalismo que abriran, más tarde, las puertas del separatismo". Kezka horren aurrean, gobernadore zibilak Polizia Komisaldegiari txosten bat egitea eskatu zion eta bertan, ikusten duzuen informazioa eman zioten, "Olentxero"ren inguruan.
Ikusi Polizia Komisaldegiko txostena
Zalantzak zalantza, Gobernu zibilak Donostian Olentzero ospatzea baimendu zuen 1947.urteko abenduaren 24an, diktadura hasi eta zortzi urtera. Horretarako, lehenik, "Olentzero" antolatzeko batzordeak idatzi bat bidali zuen Gobernu zibilera ekitaldia baimentzeko eskatuz eta eskaera horretan kalejiran abestuko zituzten kanten letrak atxikitu zituzten, gaztelerazko itzulpenarekin batera. Ondorengo hauek dira aurkeztu zituzten abestiak:
1. Olentzero eta artzai buru zuri bi
2. Eguberri berri eta ator ator mutil
Agiri guzti hauek Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan daude gordeta, GCI 662/023 espedientean.