"Luis Martín-Santos Ribera" erakusketa ikusgai urtarrilaren 4ra arte

Artxiboan "Luis Martín-Santos Ribera: una figura comprometida con su tiempo" erakusketa ikusgai dago abenduaren 21tik urtarrilaren 4ra arte

-ren irudia

Ramón Rubial Fundazioak abenduaren 21ean “LUIS MARTÍN SANTOS RIBERA: UNA FIGURA COMPROMETIDA CON SU TIEMPO” erakusketa inauguratuko du. Goizeko 11:00etan hasiko da inaugurazio ekitaldia, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Ibarra Zelaia, 4, Oñati). Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntza izan duen proiektu honek EHUk eta Ramón Rubial Fundazioak garatu dute.

Erakusketako 14 paneletan, idazle donostiarra definitzen duten ikuspegi guztiak ikusiko ditugu: psikiatra, idazlea eta politikari sozialista. Luis Martín-Santos Ribera pertsona konprometitua izan zen bere izaeraren alderdi guztietan. Hainbat alorretan nabarmendu zen pertsona horren atzean, bazen erantzukizun-zentzu eta sentsibilitate handi bat gizartearen alde.

Erakusketa astelehenetik ostiralera ikusi ahal izango da artxiboaren ordutegian: 8:30etatik 14:30tara (astelehenetik ostiralera) eta asteartetan 8:30etatik 18:00tara. Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra arte.

Animatu!