Galenoren medikuntza liburuak zaharberritu ditugu
Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko lau liburu zaharberritu ditugu, XVI.mendekoak.
- 281
1561. urteko medikuntzako lau liburu hauek Oñatiko Unibertsitateko liburutegiaren parte ziren. Bertan ikasleek emandako erabilerak zein ondorengo kontserbazio baldintza txarrek nahiko egoera kaxkarrean utzi zituzten. Hori horrela, liburu hauek berriro erabili ahal izateko asmoz, gure laborategian zaharberritu ditu gure errestauratzaileak, Pepa Cob-ek.
Zaharberritze lanek sei hilabete iraun dute, liburuak orriz-orri garbitu dira eta liburuen estalkiak berreraiki egin dira.
Liburuen erreferentziak ondorengoak dira: AHPG-GPAH OUL 1759, AHPG-GPAH OUL 1760, AHPG-GPAH OUL 1761, AHPG-GPAH OUL 1762.