Artxiboen Nazioarteko eguna: bisita gidatuak ekainaren 9an
Ostiralean (ekainaren 9an), gure artxiboa ezagutzeko aukera izango duzue antolatu ditugun lau bisita gidatuetako batera apuntatuz.
- 1313
2007an, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak (ICA) ekainaren 9a Artxiboen Nazioarteko Eguna izendatu zuen, artxiboek erabakiak, jarduerak eta memoria zaintzen dituzten erakunde gisa duten eginkizunaz gizartea sentsibilizatzeko; belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ondarea bakar eta ordezkaezina baita. 2019tik aurrera, ekitaldia astebetera luzatu zen.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoek (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa – Oñati- eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra – Tolosa-) bat egiten dute ekitaldi horrekin herritarrei ateak irekiz beren egunerokoa nolakoa den ezagutarazteko.
Bisita gidatuak Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñatin)
Ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, 4 bisita gidatu antolatuko dira artxiboan: goizean bi (10:00 –euskaraz- eta 12:00 –gaztelaniaz-) eta arratsaldean beste bi (16:00 –gaztelaniaz- eta 17:30 -euskaraz).
Bisita bakoitzean, gehienez, 20 laguneko taldea izango da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera.
Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Bisitaldian dokumentuen zaharberritze-jardueraren azalpen praktikoa emango da.
Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943-415060), 8:30etatik 14:30etara, posta elektronikoz idatziz (ahpg-gpah@gipuzkoa.eus) edo ondorengo formularioa beteta