Kontsultagarri Lanaren Probintziako Ordezkaritzaren deskribapenak
Gure online katalogora 232 espedienteren deskribapenak igo ditugu, Lanaren Probintziako Ordezkaritzak kooperatibei eta lan-sozietateei emandako maileguak (1962-2001) dira.
- 98
Gipuzkoako Lanaren Probintzia-ordezkaritzako dokumentazio guztiaren deskribapenak kontsultagarri jarri ditugu gure online katalogoan.
Artxiboan, laguntzen arloaren kudeaketaren isla gisa, bakarrik gorde dira Kooperatibei eta lan-sozietateei emandako maileguen espedienteak (1962-2001). Espediente horietan kooperatibek eta lan-sozietateek mailegu bat eskatzen zuten, eta administrazioak eskaera ebazten zuen, eskatutako mailegua emanez edo ukatuz. Laguntza horiek Langileen Babeserako Funts Nazionalaren esparruan ematen ziren. Funts hori 1960. urtean sortu zen, uztailaren 21eko 45/1960 Legearen bidez (1960ko uztailaren 23ko BOE, 176 zk.). Funts hori 1980.urtearen amaieran iraungi zen (BOE, 313 zk., 1980ko abenduaren 30ekoa), eta, ondorioz, laguntza horiek 1981. urtetik aurrera eman ziren Lana Babesteko Inbertsio Planen barruan.
Guztira 49 kaxa kontserbatzen ditugu artxiboan.
Beraien deskribapenak hemen kontsultatu ditzakezu: https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=00735210
Horrez gain, gure webgunean ere funtsaren inguruko informazio gehiago daukazu: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gipuzkoako-probintziako-artxibo-historikoa/funtsak/administrazio-periferikoa/lana