Historia ikertzeko bi beka
Ekainaren 30ra arte ikerketa historikoak egiteko bi beka eskatu daitezke: José Ignacio Tellechea Idígoras beka eta Miguel Artola Gallego azterketa historikoko beka.
- 1179
Bi historialari hauek omentzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Departamentuak) bi beken deialdia jaulki du:
- José Ignacio Tellechea Idígoras izeneko ikerketa beka: Erdi Arotik Aro Garaikidera bitarteko azterketa historikoak egiteko diru-laguntza da. Urtebeteko iraupena du eta eskatzaileak unibertsitate mailako titulua eduki behar du, Gipuzkoan erroldatuta egoteaz gain (gutxienez 5 urtez, azkenengo 10 urtetan). Bekaren xehetasunak eta eskaerak aurkezteko moduak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsultatu ditzakezu: José Ignacio Tellechea Idígoras beka (2023)
- Miguel Artola Gallego izeneko azterketa historikoko beka: historia garaikideko ikerketara bideratuta dago. Bi urteko iraupena du eta eskatzailearen adina zein errolda lekua edozein izan daitezke. Bekaren xehetasunak eta eskaerak aurkezteko moduak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsultatu ditzakezu: Miguel Artola Gallego beka (2023)