Adingabeen auzitegia (1923-1960)

Bolumena:

8.484 espediente

Funtsaren garrantzia eta edukia:

Funts honetan Gipuzkoako adingabeen auzitegiak sortutako dokumentazioa aurkitzen da.

Auzitegi hau izaera bereziko organo judizial bat da, eta haren eginkizuna da akusatua adingabea den kasu penal guztiez arduratzea, hots, 14 urtetik 18 urte bitarteko pertsonek eginiko delituak epaitzen dituzte. Horrez gain, erantzukizun zibila ezagutu, betearazi eta ebazteko eskumena ere badute.

Adingabeen epaitegiak eskumenak ditu probintzia osoan, eta dagokion hiriburuan dago.

Kontsultarako baliabideak:

Funts hau era orokorrean deskribatuta dago, baina ezin da online katalogoan kontsultatu.

Funtsaren osotasuna:

1960. urtera arteko dokumentazioa artxiboan daukagu.

Funts osagarriak:

1960. urte ondorengo dokumentazioa Eibarko epaitegien artxiboan dago.

Funtsa kontsultatzeko baldintzak:

Kontsulta mugatuko dokumentazioa da, kategoria berezietako datu pertsonalak daudelako. Beraz, dokumentazio hau kontsultatu ahal izateko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa-ren 57.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona

Sailkapen taula:

Adingabeen epaitegia

  1. Adingabeen espedienteak