Historian zehar bidaiatzea arriskugarria izan da. Ibiltzeko baimenak ezinbesteko instrumentuak izan dira gutxienezko segurtasun maila lortzeko. Hona hemen ibiltzeko baimen bat, oso antzinakoa eta berezia.
1503.07.11. “Fuenterrabia”
Ibiltzeko baimenaren aurkezpena eta traslado eskaera. Baimena Espainiako erregeak Eskoziako erregearen meneko zen Verdolet Prios edo Pirineten alde eman zuen, James IV Eskoziako erregearen ezkon-ezteitarako beharrezkoa zen ardoa erosi eta Baionatik garraiatzeko.
AHPG-GPAH 3/0285:10r-11v
Dokumentuaren transkripzioa irakurtzeko, lerro hasieran kurtsorea sakatu besterik ez duzu egin behar.
Nahiz eta garaiko testuetan azaldu ez, ortografia-markak, letra larriak,… jarri dira irakurketa errazteko asmoz. Halaber, laburdurak edo interpretazioa zaila izan dezaketen hitzak garatu egin dira. Barrek lerroaren amaiera adierazten dute. Eten-puntuek, aldiz, transkripzioan salto bat dagoela adierazten dute.