Gaur egun argazkiak eguneroko zerbait dira eta, seguru asko, gutxitan ohartuko gara horrek zer suposatzen duen. Ondoan aurkezten dugun dokumentuaren irakurketak - Donostiako zirujau baten unibertsitateko titulua- erakusten digu nola betidanik izan den beharrezkoa agiriek deskribatzea beren jabea, egiaztatu ahal izateko agiria aldean zeramana zela, hain zuzen ere, agiri horren jabea. Gaur egun argazkia dugu hori lortzeko; antzina, pertsonaren deskripzio fisikoa, kasu honetan bezala.
1604-06. Valladolid.
Zirujau-titulua, Donostiako auzotar den Juan Jauregiondorena.
AHPG-GPAH 7/0083
Ikus dokumentua
Dokumentuaren transkripzioa irakurtzeko, lerro hasieran kurtsorea sakatu besterik ez duzu egin behar.
Nahiz eta garaiko testuetan azaldu ez, ortografia-markak, letra larriak,… jarri dira irakurketa errazteko asmoz. Halaber, laburdurak edo interpretazioa zaila izan dezaketen hitzak garatu egin dira. Barrek lerroaren amaiera adierazten dute. Eten-puntuek, aldiz, transkripzioan salto bat dagoela adierazten dute.