Gipuzkoako Espetxeen funtsak
1937/1945 AHPG-GPAH GEZ 2833/109
Espetxeratzearen espediente pertsonala, Macario Ansomendi Ibarretarena.
Kopurua: 27 o.
Edukia eta garrantzia: Espedientean Donostiako Probintzia-espetxean preso zeuden zigortuen eta iheslarien zerrenda dago; 1936ko uztaileren 18tik eta 1945ko urtarrilaren 3ra artekoak. Erlazio mota hauek espedienteen arten topatzea ez da ohikoena, eta hori dela eta, erakusketan agertzearen garrantzia.
--------------------------------------------------------------------------------------
1939/1945 AHPG-GPAH GEZ, 2808/6
Espetxeratzearen espediente pertsonala, Antonia Mola Villegasena.
Kopurua: 22 o.
Edukia eta garrantzia: Espedientean hurrengo dokumentua nabarmendu nahi dugu: Ofizioa, Espainiako Falange Tradizionalista eta JONSen Alfarraseko Tokiko Buruzagitzak Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralari bidalitakoa, non aurreko ofizio bati erantzuten dion presoa ahalik eta urrunen bidaltzeko. Dokumentu honek berezko garrantzia du, bertan islatzen delako Espainiako Falange Tradizionalista eta JONSek zuen boterea espetxeengan.
--------------------------------------------------------------------------------------
1938/1943 AHPG-GPAH GEZ, 2840/25
Espetxeratzearen espediente pertsonala, Anselma Fernandez Farponena.
Kopurua: 20 o.
Edukia eta garrantzia: Espedientean hurrengo dokumentua nabarmendu nahi dugu: amari idatzitako gutuna Saturraranetik inoiz irten ez zena.
---------------------------------------------------------------------------------------
1938/1943 AHPG-GPAH GEZ, 2772 Esp.015
Espetxeratzearen espediente pertsonala, Gabino Barroso Mingezena.
Kopurua: 5 o.
Edukia eta garrantzia: Tolosako Barrutiko Espetxean sartu ondoren, Donostiako Probintzia-espetxera lekuz aldatu zuten, Ramiro Llamas Epaile Militar Bereziaren aginduagatik. Espediente honek berezko garrantzia du, ez baita agertzen irteera datarik.
---------------------------------------------------------------------------------------
Gipuzkoako Gobernu Zibilaren Funtsa
1960/1961 AHPG-GPAH GCI, 3673/1
1960. urteko Gobernadore Zibilaren memoria.
Kopurua: 153 o.
Edukia eta garrantzia: Eguneroko prentsan zentsura egin izanaren aipua ageri da memoriaren paragrafo batean. Informazio hau Turismo eta Informazio Probintzia-ordezkaritzak bidali zuen.
Gobernadore Zibilaren urteko memoria, Estatuaren organismo periferiko bakoitzak bidalitako urteko memoriekin egiten zen. Ondoren, Gobernadore Zibilak Gobernazio Ministerioari eta Barne Politikako Zuzendari Nagusiari ale bana bidaltzen zien.
---------------------------------------------------------------------------------------
1935/1965 AHPG-GPAH GCI, 3401/1
Elkartearen espedientea, Real Sociedad de Futbolena.
Kopurua: 177 o.
Edukia eta garrantzia: Espedientetik nabarmendu nahi dugun dokumentua: 1932ko urtarrilaren 2ko arautegia da. Elkarteak epe laburrean izen aldaketak jasan zituen: 1909an 'Club Ciclista', ondoren 'Real Sociedad de Foot-ball' eta 1931n, 'Donostia Foot-ball'. Azkenean, 1941n, 'Real Sociedad de Futbol' izendapenak ordezkatu zuen aurrekoa.
--------------------------------------------------------------------------------------
Gipuzkoako Ogasunaren Probintzia-ordezkaritzaren funtsa
1944/1953 AHPG-GPAH DPH, 4154/14
Cristóbal Balenciaga Eizaguirreren errenta aitorpenak.
Kopurua: 83 o.
Edukia eta garrantzia: Eisa S.A enpresa-jarduera dela eta, Concepción Crespoo Asurmendi bere ahalorderen bitartez, Gipuzkoako Ogasunaren Probintzia-ordezkaritzan ia hamar urtez aitortu zituen errentak erbestean zegoen bitartean.
--------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikako Institutu Nazionalaren Probintzia-ordezkaritzaren funtsa
1967 AHPG-GPAH INE 3269/25
Gipuzkoan abuztuan egondako bidaiarien laburpen-lagungarria.
Kopurua: 5 o.
Edukia eta garrantzia: Bidaiaren hileko erlazioa, herrika eta hotel, pentsio eta turismo-akanpalekuka.
-------------------------------------------------------------------------------------
Tabacalera S.Aren funtsa
1897 AHPG-GPAH INE 4016/1
Eraikinaren fatxada nagusiaren planoa, Jose Tarancon arkitektoarena.
Kopurua: 1 plano, zianotipo papera, Eskala 1:100.
Edukia eta garrantzia:. Plano hau eraikinaren altxaeraren obra-proiektuaren barruan dago.