Nondik datoz gure kirolak? Balea azkarrena iristen zenarentzat izaten zen. XVII. mendean garrantzitsua zen arraunean azkar egitea.

Baleak leku nabarmena izan zuen Gipuzkoako antzinako biztanleen eguneroko bizitzan. Gaur arte ailegatu zaizkigun harreman horren testigantzak oso gutxi izan dira.  Estropadak halako testigantza bat ote? Notario-eskritura honen bitartez argi eta garbi ikus dezakegu zein garrantzitsua zen arraunean azkar egitea eta eta balearenganaino ailegatzen lehenak izatea.
 
 

1648-11-19, Orio
Konpainia eskritura, Orioko txalupa maisuen artekoa, 1648ko neguan baleak ehizatzeko.
Eskribaua: Domingo Gaintza
AHPG-GPAH 3/1854,93v-95r

Ikus dokumentua
 
Dokumentuaren transkripzioa irakurtzeko, lerro hasieran kurtsorea sakatu besterik ez duzu egin behar.

Dokumentuaren zati bat besterik ez da transkribatu, ulergarria izateko oinarrizkoa dena bakarrik.
Nahiz eta garaiko testuetan azaldu ez, ortografia-markak, letra larriak,… jarri dira irakurketa errazteko asmoz. Halaber, laburdurak edo interpretazioa zaila izan dezaketen hitzak garatu egin dira. Barrek lerroaren amaiera adierazten dute. Eten-puntuek, aldiz, transkripzioan salto bat dagoela adierazten dute.