Elkarlanean / Elkarbanatu

Artxiboko dokumentuei buruz duzun informazioa elkarbanatzea

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ondasun dokumentalaren kontserbazio, antolakuntza eta atzipen egokiak bermatzen badituzte ere, dokumentazio bolumen handia dela eta (4.000.000 ¿? eskritura), notario-eskriturak banan-banan identifikatzea ez dute posible izan. Eta egoera hau aldatzea ez da erraza izango.

Zure ikerketak egin dituzunean, baliteke beste erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu izana: dokumentuen edota pertsonen zerrendak, erreferentzia zehatzak, protokoloen aurkibideak... Informazio hau guztia elkarbanatzerik duzu, jakina. Interesatua egonez gero, jar zaitez kontaktuan artxibo-zerbitzuarekin eta zure ezagutza nola elkarbanatu adieraziko dizugu.

Ikertzaileek elkarbanatutako deskripzio-erreferentziak (mila esker denei!)

Antxon Aguirre Sorondok (1946-2014) elkarbanatutako deskripzio-erreferentziak (AAS bezala identifikatuta gure atarian. Leiho berrian irekiko da.)

Herri hauekin erlazionatutako erreferentziak: Aia (XVI. Leiho berrian irekiko da.XVII. Leiho berrian irekiko da.XVIII. Leiho berrian irekiko da., eta XIX.. Leiho berrian irekiko da. mendeak),  Astigarraga (XVI. Leiho berrian irekiko da.XVII. Leiho berrian irekiko da.XVIII. Leiho berrian irekiko da., eta XIX.. Leiho berrian irekiko da. mendeak), Getaria (XVII. Leiho berrian irekiko da., XVIII. Leiho berrian irekiko da., eta XIX.. Leiho berrian irekiko da. mendeak), Hernani (XVI. Leiho berrian irekiko da., XVII. Leiho berrian irekiko da.XVIII. Leiho berrian irekiko da., eta XIX.. Leiho berrian irekiko da. mendeak), Orio (XVI. Leiho berrian irekiko da.XVII. Leiho berrian irekiko da.XVIII. Leiho berrian irekiko da., eta XIX.. Leiho berrian irekiko da. mendeak) , eta Urnieta (XVI. Leiho berrian irekiko da.XVII. Leiho berrian irekiko da.XVIII, eta XIX. mendeak). Lan hau gaztelaniaz dago bakarrik, barkatu eragozpenak.

Antxon Aguirreren iturria notario eskriturak dira, protokoloetan dauden jatorrizko eskriturak. Berarentzat interesgarriak ziren eskrituren aipamenak jaso zituen, bakar batzuk bakarrik bada. Batzuetan eskrituretako deskripzioa osoa da (dokumentu mota, parte hartzaileen identifikazioa,...), beste batzuetan, berriz, gaia besterik ez da identifikatzen. Normalean eskriturak etnografiarekin dute harremana, Antxonen ikerketa eremua horixe baitzen.

Javier Castro Montoyak elkarbanatutako deskripzio-erreferentziak (JCM bezala identifikatuta gure atarian. Leiho berrian irekiko da.)

Javier Castrok Mutrikuko notario protokoloetan dauden dokumentu erreferentziak jaso ditu. Dokumentu erreferentzia horiek Mutrikuko notario-eskribautzako protokolo deskripzioetan kontsulta ditzakezu.

Javi Castroren iturria protokoloetako aurkibideak dira. Ez ditu transkribatzen aurkibideak oso-osorik, berarentzat interesgarriak diren eskriturak besterik ez ditu jaso.

XVI. mendeko Zestoako historiari buruzko informazioa, Iñaki Azkune Mendiaren lana

Iñaki Azkune Mendia ikertzaileak urte asko eman zituen Zestoako herriarekin zerikusia duten milaka dokumentu aurkitzen, deskribatzen eta transkribatzen (antzinako testuak testu bilatzailea bihurtzen). Dokumentu horietako asko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historiko honetan gordetzen diren funtsetatik datoz, gehienak Zestoako eskribautza publikoetatik, baina baita ere beste eskribautza publiko batzuetatik.

Dokumentu horiek guztiak bere ikerketa-lanaren parte dira, eta horren emaitza izan da "Zestoaren historia", Zestoako historiari buruzko ezagutza hori guztia biltzen duen lana. Dokumentuak 1338 eta 1556 artekoak dira, eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikotik aparte beste artxibo askotatik datoz (Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Artxiboa, etab.).

Transkripzioetan dauden milaka eta milaka orrialde erakusten dute egindako lanaren proportzioa. Dokumentuen transkripzioak Zestoako Udalaren webgunean daude kontsultagarri. Horrek aukera eman digu informazio guzti hori Gipuzkoako Artxiboen Atariaren bitartez zabaltzeko, erreferentzia dokumental bakoitzean Zestoako Udalaren webgunerako esteka dago, dokumentuen transkripzioa kontsultatu ahal izateko