Nola aipatzen dira artxiboko dokumentuak? 

Artxiboko dokumentuak aipatzeko garaian, bi aspektu kontuan hartzen dira: artxiboaren aipamena eta dokumentuen aipamena.

1. Artxiboa siglaren bitartez identifikatzen da. Artxiboko sigla AHPG-GPAH da, deskribatzeko erabiltzen diren bi hizkuntzatan berdina, identifikazio kode bakar bat lortze aldera.

Argitalpen kasuetan eta egokien deritzon lekuan, artxiboa honako eran identifikatuko da:
AHPG-GPAH. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Eta gaztelaniaz:
AHPG-GPAH. Archivo Histórico de Protocolos de Gipuzkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Artxiboko dokumentuak aipatzeko garaian bi aspektu kontutan hartzen dira, artxiboaren aipamena eta dokumentuen aipamena.

2. Dokumentuak, artxiboaren siglaz gain, horrela aipatzen dira:

2.1. Notario funtsen edo hipoteka kontularitzen barnean dauden dokumentuak (3 adibide):

  • AHPG-GPAH 1/2578:15r-16v
  • AHPG-GPAH 2/2579:B15r-16v
  • AHPG-GPAH 4/245:B15r-16v

Aipamen horretan:

  • AHPG-GPAH hizkiek artxiboa identifikatzen dituzte
  • z/zzzz sortaren signaturari erreferentzia egiten dio
  • Bi puntuek, aipatutako sortan edo liburukian dagokion lokalizazioa identifikatzen dute.
  • Hizkiak foliazioari erreferentzia egiten dio. B, bigarren foliaziorako; C, hirugarrenerako,… Lehenengo foliazioa izanez gero, A letra ez da aipatzen.
  • 15r-16v orri zenbakia identifikatzen dute eta horren aurrekaldea eta atzealdea. Hainbat orrialdetako tartea adierazteko, lehenengo eta azkeneko folio zenbakien artean gidoi marka erabiltzen da.

2.2. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko Artxibo eta Liburutegiari dagozkion dokumentu edo liburuen aipamenak honakoak izan beharko dira:

2.2.1. Unibertsitateko artxiboko dokumentuak aipatzeko:

  • AHPG-GPAH UA 124/23

Aipamen horretan:

  • AHPG-GPAH UA hizkiek artxiboa eta funtsa izendatzen dituzte.
  • zzz/zz-k kaxa zenbakia eta espediente zenbakia izendatzen ditu.
  • Orriaren zenbakiarekin osatu daiteke, aurreko puntuan proposatutako era erabiliz.

2.2.2. Unibertsitateko liburutegiko liburuak aipatzeko:

  • AHPG-GPAH UL 1453

Aipamen horretan:

  • AHPG-GPAH UL hizkiek artxibo eta liburutegia izendatzen dituzte.
  • nnnn-k erregistro zenbakia izendatzen du.

 

Euskarazko argitalpenetan, hobekien deritzon lekuan, artxiboa honako eran identifikatuko da:

AHPG-GPAH UA. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Oñatiko Unibertsitatea (Gipuzkoako Foru Aldundia)
AHPG-GPAH UL. Archivo Histórico de Protocolos de Gipuzkoa, Oñatiko Unibertsitateko liburutegia (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Gaztelaniazkoetan:

AHPG-GPAH UA. Archivo Histórico de Protocolos de Gipuzkoa, Universidad de Oñati (Diputación Foral de Gipuzkoa)
AHPG-GPAH UL. Archivo Histórico de Protocolos de Gipuzkoa, Biblioteca de la Universidad de Oñati (Diputación Foral de Gipuzkoa)