2018an Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren kudeaketa hartu zuen bere gain. Horren ondorioz, abenduan Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa elkartu ziren: langileak eta funtsak eraikin batean, hots, notario funtsa, Kontularitza Hipoteka funtsa eta Unibertsitateko Sancti Spiritusen funtsa eraman ziren Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikora.
Jakina denez, 1931ko azaroaren 12ko dekretuaren bitartez, Probintzia-artxibo Historikoaren sarea sortu zen; ehun urte baino gehiago zituzten notario-protokoloak jasotzeko. Baina, Gipuzkoaren kasuan ez zen artxiborik sortu, eta hurrengo hamarkadara arte itxoin beharko da.
1942ko uztailaren 10eko ministro-agindu bati esker, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa sortzen da. Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartzen du artxibo hori.
Bestaldetik, ez zen eraiki Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikorik. Ordura arte, Estatuak hainbat artxibozain teknikari izan zituen, baina ez zuten artxibo eraikin propiorik izan. Gobernuaren Ordezkaritza izan zen euren lantokia. 2005ean Probintziako Artxibo Historikoa sortzen da, ordura arte Estatuko Administrazio Periferikoak sortutako dokumentazioa jasotzeko.
2005-2011ra bitartean, Kultura Ministerioak kudeatu zuen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa. Estatuaren Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoari zerbitzuak eta eginkizunak eskualdatu zizkion bere eskumenak handituz, horien artean, estatuko titulartasuna zuten artxiboen kudeaketa hartuz, betiere, estatuak dokumentuen eta eraikinaren gaineko jabetza mantenduz.
2018ko ekainean, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoren kudeaketaren bigarren transferentzia eman zen, eta ordutik Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.