Artxiboaren irisgarritasun politika

 

Sarbidea erraztea da arau orokorra

Dokumentu-ondarea kontserbatzeko helburu nagusia ikerketa erraztea da, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatuz.

Beraz, artxiboaren irisgarritasun politika oinarritzen da kontserbatutako dokumentaziorako sarbidea ahalbidetzean. Sarbide hori salbuespen gisa soilik mugatu ahal izango da, betiere indarrean dagoen legeriak arrazoituta, datu pertsonalen eta ondasun juridikoen babesari buruzko mugaren bat dagoenean (adibidez: estatuaren segurtasuna). Sarbide mugatua edo partziala dagoen kasuetan, dokumentaziorako sarbidea emango da, aldez aurretik babestu beharreko datu pertsonalak anonimo bihurtuta.

 

Dokumentazioak duen datu-motaren araberako sarbidea

Dokumentaziorako sarbidea araudian ezarritako mugaren baten eraginpean dagoenean, artxiboko teknikariek kasu zehatza aztertuko dute eta dagokion haztapena egingo da eskatutako dokumentaziorako sarbidea nola emango den zehazteko, betiere datu pertsonalen babesa bermatuz.

Orientazio gisa, hurrengo taulan datu mota bakoitzak duen sarbide orokorra zehazten da. Hala ere, lehen esan bezala, sarbidea murriztuta izan dezaketen eskabideak banan-banan aztertuko dira.

 

Datu mota

Datak

Sarbide mota

Aurkeztu beharreko agiriak

Dokumentazioan ez dago datu pertsonalik

Edozein

Librea

Funtsak kontsultatzeko eta dokumentuak kopiatzeko eskaera

Eskatzailea datu pertsonalen jabea da

Edozein

Librea

Baldintza:  kargu publikodunak ez direnen hirugarrenen datu pertsonalak anonimo bihurtzen dira, baldin eta bizirik badaude.

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Librea

Frankismoaren biktimen kasuan, ez dira hirugarrenen datuak anonimizatuko.

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Dokumentazioan hirugarrenen datu pertsonalak daude. Hildakoen datu bereziki babestuak

1974ra arte

Librea

Baldintzak: 50 urte dokumentutik edo 25 urte heriotzatik.

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

1974tik aurrera

Mugatua

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Librea

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Datuen jabearen berariazko adostasuna

Dokumentazioan hirugarrenen datu pertsonalak daude.  Bizirik dauden pertsonen kategoria bereziko datu pertsonalak.[1]

Edozein

Mugatua

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Librea

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Datuen jabearen berariazko adostasuna

Online katalogoan modu bereizian argitaratuko dira beti.

Dokumentazioan hirugarrenen datu pertsonalak daude.   Bizirik dauden pertsonak identifikatzeko datuak.

Edozein

Librea

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Mugatua:

  • Genero-indarkeriaren biktimen edo lekuko babestuen identifikazio-datuak badira.
  • Identifikazio-datu hutsak ez diren beste datu pertsonal batzuekin batera aurkezten badira

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Datuen jabearen berariazko adostasuna

Dokumentazioan hirugarrenen datu pertsonalak daude.  Bizirik dauden pertsonen gainerako datu pertsonalak.

Edozein

Haztatzeko beharra

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Ikerketa-proiektua (haztapenerako beharrezkotzat jotzen bada)

Ikertzaileentzako datu pertsonalen konfidentzialtasun-konpromisoa

Bizirik dauden adingabeei buruzko datuak.

1920tik aurrera

Mugatua

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Librea

Funts garaikideak kontsultatzeko eskaera

Datuen jabearen berariazko adostasuna

Online katalogoan modu bereizian argitaratuko dira beti.

 

 

Dokumentazioa eskuratzeko eskaera egiteko prozedura:

XX. mendea baino lehenagoko dokumentazioa kontsultatzeko (1900. urtea baino lehenagokoa), beharrezkoa da inprimaki hau betetzea eta artxibora posta elektronikoz bidaltzea.

Datu pertsonalak dituen XX. mendeko dokumentazioa (1900. urtetik aurrerakoa) kontsultatzeko, prozedura hau egiten da:

  1. Eskatzaileak inprimaki hau bete behar du, eta posta elektronikoz bidali artxibora.
  2. Artxiboak eskaera ebazten du eta eskatzaileari ebazpena jakinarazten dio (sarbide librea, partziala edo ukatzea).
  3. Haztapen bat egin behar bada, artxiboak ikerketa-proiektua aurkezteko eska diezaioke eskatzaileari, eta dokumentazioa kontsultatzeko eskaera sarbidearen aldekoa bada, artxiboak konfidentzialtasun-konpromisoa sinatzeko eska diezaioke ikertzaileari.
  4. Eskaera egin ondoren, ebazpena aldekoa bada, erabiltzaileak informazioa eskuratuko du.

 

Irisgarritasunari aplikatu beharreko arau-esparrua

  • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
  • 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa.
  • 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
  • 4/2019 Foru Araua, martxoaren 11koa, foru-gobernantza publikoaren esparruko Gobernu Onari buruzkoa.
  • 20/2022 Legea, urriaren 19koa, Memoria Demokratikoari buruzkoa.
 

[1] Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 9. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 15.1 artikuluan zehaztutakoak.