Bergarako barruti judizialeko epaitegiak (1856-1960)

Bolumena:  

9.950 espediente inguru

Funtsaren garrantzia eta edukia:

Funts honetan Bergarako barruti judizialeko epaitegietatik jasotako dokumentazioa aurkitzen da.

Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiek osatzen dute barruti judiziala . Lehen auzialdiko epaitegi hauek funtzio jurisdikzionalak betetzen dituzten kide bakarreko organoak dira, bai arlo zibilean, bai arlo penalean.

Arlo zibilean, epaitegi hauek herritarrei lehen erantzuna ematen diete beraien arteko gatazketan. Ebazpen horien aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, kokaturik dauden probintzia auzitegiaren aurrean. Arlo penalean, delitu arinei buruzko epaiketak gauzatzen dituzte, baita delituen instrukzioa ere; barruti judizial deritzon eskumen-lurraldearen barruan.

Bergarako barruti judizialaren barnean dauden herriak ondorengoak dira: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Oñati, Urretxu, Zumarraga.

Kontsultarako baliabideak:

Funts hau era orokorrean deskribatuta dago. Hementxe kontsulta daiteke.

Funtsaren osotasuna:

1960. urtera arteko dokumentazioa artxiboan daukagu. Hortik aurrerakoa Eibarko epaitegien artxiboan dago.

Funts osagarriak:

1960. urtearen ondorengo dokumentazioa Eibarko epaitegien artxiboan dago.

Funtsa kontsultatzeko baldintzak:

Kontsulta mugatuko dokumentazioa da, kategoria berezietako datu pertsonalak daudelako. Beraz, dokumentazio hau kontsultatu ahal izateko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa-ren 57.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona

Sailkapen taula

Bergarako barruti judizialeko epaitegiak

  1. Idazkaritza

    1. Idazkaritza espedienteak

  2. Zibila

    1. Borondatezko jurisdikzio-egintzak

      1. Tutoretzen erregistroan datuak jasotzeko espedienteak

      2. Erregistro zibilean inskribatzeko espedienteak

    2. Auzibidezko jurisdikzioa

      1. Hitzezko judizio zibilaren autoak

      2. Erantzukizun politikoen gaineko espedienteak

      3. Depuratzeko espedientea

      4. Ondasunak konfiskatzeko espedientearen instrukzioa

  3. Penala

    1. Prozedura penalak

  4. Sailkatu gabeko prozedura judizialak