Artxiboak bisita gidatuen programa bat eskaintzen du, artxibo historiko baten funtzionamendua ezagutarazteko, bisitariak dokumentuekin harremanetan jartzeko eta gure ondare dokumentalaren ezagutzarekiko eta kontserbazioarekiko interesa pizteko.
Programa hau batxilergoko edo unibertsitateko ikasleei, artxibo-prestakuntzako ikastaroak egiten dituztenei edota gizarte- eta kultura-arloko elkarteei zuzenduta dago.
Bisitaren iraupenari, parte-hartzaileen kopuruari eta abarri buruzko informazioa nahi baduzu, edo bisitaren data zehaztu nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke artxiboarekin telefonoz (943 41 50 60) edo ahpg-gpah@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.