Donostiako barruti judizialeko epaitegiak (1934-1960)
Bolumena:
3.270 espediente inguru
Funtsaren garrantzia eta edukia:
Funts honetan Donostiako barruti judizialeko epaitegietatik jasotako dokumentazioa aurkitzen da.
Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiek osatzen dute barruti judiziala . Lehen auzialdiko epaitegi hauek funtzio jurisdikzionalak betetzen dituzten kide bakarreko organoak dira, bai arlo zibilean, bai arlo penalean.
Arlo zibilean, epaitegi horiek herritarrei lehen erantzuna ematen diete beraien arteko gatazketan. Ebazpen horien aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, kokaturik dauden probintzia auzitegiaren aurrean. Arlo penalean, delitu arinei buruzko epaiketak gauzatzen dituzte, baita delituen instrukzioa ere; barruti judizial deritzon eskumen-lurraldearen barruan.
Donostiako barruti judizialaren barnean dauden herriak ondorengoak dira: Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Orio, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Donostia, Urnieta, Usurbil.
Kontsultarako baliabideak:
Funts hau era orokorrean deskribatuta dago. Hementxe kontsulta daiteke.
Funtsaren osotasuna:
1960. urtera arteko dokumentazioa artxiboan daukagu. Hortik aurrerakoa Eibarko epaitegien artxiboan dago.
Funts osagarriak:
1960. urtearen ondorengo dokumentazioa Eibarko epaitegien artxiboan dago.
Funtsa kontsultatzeko baldintzak:
Kontsulta mugatuko dokumentazioa da, kategoria berezietako datu pertsonalak daudelako. Beraz, dokumentazio hau kontsultatu ahal izateko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa-ren 57.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Ona
Sailkapen taula
Donostiako barruti judizialeko epaitegiak
Idazkaritza
Zibila
Borondatezko jurisdikzio-egintzak
Erregistro zibilean inskribatzeko espedienteak
Auzibidezko jurisdikzioa
Erantzukizun politikoen gaineko espedienteak
Penala
Prozedura penalak
Sailkatu gabeko prozedura judizialak