Errepresio frankista aztertzeko informazio iturrien gida

 

Memoria Demokratikoaren Legeak ezartzen duen bezala, herritarrek eskubide besterenezina dute egia historikoa ezagutzeko erregimen frankistak ezarritako indarkeria- eta beldur-prozesuari buruz, baita errepresioaren biktimak izandakoek gauzatutako erresistentzia demokratikoaren ekintzei buruz ere.

Testuinguru horretan, artxiboek funtsezko zeregina dute errepresio eta erresistentzia horren isla diren dokumentuetarako sarbidea errazteko orduan.

Errepresio frankistaren azterketak dokumentu-funts bat baino gehiago har dezakeenez, artxiboak eskema honetan erakusten ditu gerra eta diktadura frankistarekin lotutako funts guztiak.