Bolumena:
6.499 kaxa, 287 liburu; 850 ml
Garrantzia eta edukia:
Cadizeko Konstituziotik aurrera, probintzia bakoitzak buruzagi politiko bat zuen, probintziaren ordezkaria, erregeak izendatuta.Denborarekin, kargu horrek sustapen ordezkariorde izena hartu zuen eta, ondoren, probintziako gobernadore. 1925eko Probintzia Estatutua onartu arte ez zen "zibil" kalifikatzailea jaso figura horri buruzko lege-xedapenetan.
1833an, Javier de Burgosek Erresumaren lurralde-banaketa ezarri zuen 46 probintziatan, eta probintziako agintari gisa sustapen ordezkariordea izendatu zuen, urte horretako irailaren 30eko Errege Dekretuaren arabera. Alderdi Liberaleko gobernuetan, buruzagi politikoak gobernu zentrala ordezkatzen zuen probintzian. Aitzitik, agintaldi moderatuetan, haien ordez korrejidore politikoak ezarri ziren, eta Batzar Nagusiek protagonismoa berreskuratu zuten.
Probintziako gobernadorearen figura 1849an sortu zen, buruzagi politikoen eta ogasuneko intendenteen funtzioak kargu bakar batean integratuz. Urte horretan bertan, ekainaren 20ko Legeak Ongintzako Probintzia Batzordea sortzea ezarri zuen; hala ere, Gipuzkoan, ardura hori Foru Aldundiarena izan zen.
Probintzien Araubide eta Administrazioari buruzko 1882ko abuztuaren 29ko Legeak gobernadorea gobernu zentralaren ordezkari gisa definitu zuen, eta diputazio probintzialen eskumenak zehaztu zituen, Batzorde Probintzialen sorrera barne.
Primo de Riveraren diktaduran eta erregimen frankistan, gobernadore zibilaren funtzioak gobernadore militarrak hartu zituen bere gain. 1925eko Estatutu Probintzialak, garai horretan onartuak, deszentralizazio administratiboa sustatu zuen, Toki Administrazioaren autonomia ekonomikoa indartuz. Hori dela eta, Batzorde Probintzialak gobernadore zibilaren organo aholku-emaile izateari utzi zion eta bere jarduna Diputazioan zentratu zen.
Gobernadore zibila figura politikoa zen nagusiki, probintziako agintari zibil gorena. Bere eginkizunen artean zituen gobernu zentrala ordezkatzea, probintziako administrazioaren zerbitzuak koordinatzea, ordena publikoa zaintzea, hauteskundeak antolatzea eta udalak gainbegiratzea.
Frankismo garaian, Gobernu Zibilak bere zeregin politikoa indartu zuen, FET eta JONSen Probintzia Buruzagitza hartu baitzuen. 1945eko uztailaren 17ko Toki Araubidearen Oinarrien Legeak gobernadore zibilari eman zion Probintziako Diputazioaren eta Zerbitzu Teknikoen Batzorde Probintzialaren lehendakaritza. Gainera, toki-administrazioen jarduna eta zerbitzuak zaintzeko ardura eman zitzaion, baita Estatuak toki-administrazioaren arloan dituen diziplina- eta babes-funtzioak gauzatzekoa ere.
Autoritate handia bazuen ere, neurri handi batean nominala izan zen. 1958ko urriaren 10eko Dekretura arte itxaron behar izan zen gobernadore zibila probintziako agintari nagusi izateko. Indartze horrek, tokiko administrazioaren gaineko kontrol handiagoa emateaz gain, zerbitzu probintzialen gainekoa ere eman zion, ministerio-ordezkaritzak ireki zirenean hedatu baitziren. Hala eta guztiz ere, erakundeak denbora luzez ez zuen antolaketa-egitura sendorik izan, eta egoera hori aldatzen hasi zen 1961eko uztailaren 24ko Aginduarekin eta 1977ko urriaren 15eko Errege Dekretuarekin.
1978ko Konstituzioak Estatuaren berrantolaketa sakona ekarri zuen, eta, horren ondorioz, autonomia erkidegoak eratu ziren. Azken horiek Administrazio Zentralak aldez aurretik izandako eskumen asko bereganatu zituzten. Urriaren 10eko 2238/1980 Errege Dekretuaren arabera, estatuak gobernuaren ordezkari bat izendatu zuen autonomia erkidego bakoitzean, eta figura hori gobernadore zibilaren gainetik geratu zen organikoki. Gobernu Zibilen Estatutuak (3117/1980 Errege Dekretua, abenduaren 22koa) gobernadore zibila aitortu zuen gobernuaren ordezkari probintzian eta Estatuko Administrazio Zibilaren zerbitzu periferiko guztien buru gisa.
Presio nazionalistek, probintzietan Estatuaren ordezkari gisa kargu bat onartzen ez zutenek, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko 6/1997 Legearen bidez ezabatzea ekarri zuten. Eta 617/1997 Errege Dekretuaren bidez, Gobernuaren Ordezkariordetza izendatu zen Gobernu Zibilaren ondorengo, Estatuaren administrazio delegatuko erakunde bat, oraindik aktibo dagoena. Gipuzkoaren kasuan, gobernuaren ordezkariordea organikoki gobernuaren Euskal Herriko Ordezkaritzaren mende dago eta izendapen librez izendatzen da. Historian zehar, figura hori barne Ministerioari lotuta egon da, eta egoitza Donostian du.
Gobernuaren ordezkariordearen eginkizun nagusiak honako hauek dira:
a) Bere agintaritzapean integratutako zerbitzuak zuzentzea.
b) Integratu gabeko zerbitzuak gainbegiratzea eta ikuskatzea.
c) Toki erakundeekin komunikazioa, elkarlana eta lankidetza ezartzea, Estatuaren finantzaketa programen eraginari eta autonomia erkidegoko lurralde-organoei buruzko informazioa emanez.
d) Bere jardun eremuan zehatzeko eskumenak baliatzea.
Kontsultarako baliabideak:
Gaur egun, artxiboko ikertzaileen gelan kontsulta daitezke hurrengo bi datu-base hauek: bata, Gobernu Zibilarena bera, etengabe eguneratzen ari dena; eta, bestea, elkarteen erregistro-liburuetan dagoen informazioarena.
Honako fitxategi fisiko hauek ere badaude: nahitaezko desjabetzearen espedienteen fitxategia; jarduera osasungaitz, gogaikarri, kaltegarri eta arriskutsuen erregistroa; artxiboko erreferentzia finkoen fitxategia (hainbat gai); sirenen eta kanpaien fitxategia; lokal, taberna eta ikuskizunen fitxategia; eta joko-makinen baimenen erregistroa.
Funtsaren osotasuna:
Artxiboan 1921etik 1996ra bitarteko dokumentazioa gordetzen da.
Tamalez, ez da kontserbatzen XIX. mendeko dokumenturik, ezta Primo de Riveraren diktaduraren, Bigarren Errepublikaren (1931-1936), Gerra Zibilaren (1936-1939) eta Frankismoaren (1939-1945) ordena publikoari lotutako dokumentaziorik ere. Funts honetan dokumentu hutsune oso nabarmena dagoela adierazi beharra dago.
Funts osagarriak:
Administrazioaren Artxibo Orokorrean Gobernazio Ministerioaren funtsa gordetzen da, Gobernu Zibiletik jasotako dokumentazioa ikus liteke.
Gobernadore Zibila, berezko presidente gisa, Probintzia Aldundian, Zerbitzu Teknikoen Batzorde Probintzialean eta hainbat batzarretan izan zuen eragina iker liteke haien dokumentuak kontsultatuz.
Gobernadore Zibilak Udalen zuzendaritzan izan zuen eragina aztertu daiteke Gipuzkoako udal-artxiboetan dagoen dokumentazioarekin.
1988az geroztik Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren saioen espedienteen eta balio justuaren dokumentazioa bilatzeko, Euskadiko Artxibo Nagusian kontsulta daiteke.
Gobernuaren Ordezkariordetza Euskadiko Gobernu Ordezkaritzaren menpe dagoenez, funts osagarritzat har daiteke.
Kontsultatzeko mugak:
Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.
Gobernu Zibila (1921-2009)
1 .Gobernu eta Barne Erregimena
1.1 Idazkaritza Partikularra
1.2 Zerbitzuaren kudeaketa
1.2.1 Administrazio kudeaketa
1.2.2 Ekonomi-kudeaketa
1.2.3 Giza-baliabideen kudeaketa
1.2.4 Protokoloa
1.2.5 Prentsa-bulegoa
1.2.6 Probintziako Aldizkari Ofiziala
1.2.7 Artxiboa
1.2.8 Jendeari Arreta egitea
1.2.9 Ondasunen kudeaketa
2. Toki-administrazioa
2.1 Administrazio-kudeaketa
2.2 Toki erakundeak eratzea eta aldatzea
2.3 Araudia eta ordenantzak
2.4 Toki-ogasunak
2.5 Giza-baliabideak
2.6 Toki- erakundeen bilera eta akordioak
2.7 Ondasunak, obrak eta zerbitzuak
2.8 Araubide juridikoa
2.9 Agintariak eta alkateak
2.10 Antolaketa eta funtzionamendua
2.11 Ikuskaritza eta Aholkularitza Zerbitzuarekiko harremanak
3. Ordena Publikoa/Giza Eskubideak
3.1 Administrazio-kudeaketa
3.2 Elkarteak
3.3 Administrazio arau-hausteak
3.4 Atzerritarrak
3.5 Erlijioen gurtza
3.6 Presoak, atxilotuak, erreklamatuak
3.7 Diru-laguntzak
3.8 Aurrekari sozial eta politikoak
3.9 Ordena Publikoko polizia. Segurtasuna
3.10 Manifestazioak, bilerak eta grebak
4.Administrazio-baimenak
4.1 Administrazio-kudeaketa
4.2 Armak eta lehengaiak
4.3 Demolizioak eta obrak
4.4Establezimendu publikoak
4.5 Ikuskizunak
4.6 Ehiza eta Arrantza
4.7 Bestelako baimenak
5. Ministerioen arteko eta probintzien arteko harremanak
5.1 Administrazio-kudeaketa
5.2 Administrazio zentrala
5.3 Probintzia batzordeak eta batzorde delegatuak
5.4 Gabinete Teknikoa
5.4.1 Ikerketa eta txostenak
5.4.2 Plangintza eta jarraipena
5.4.3 Probintziako koordinazioa
5.5 Larrialdietako eta Babes Zibileko zerbitzuak
5.5.1 Babes Zibileko Burutza
5.5.2 Nahitaezko desjabetzea
5.6 Hauteskundeak eta erreferenduma
5.7 Erlazio anitzak
6.Kulturako zerbitzu periferikoa
7.Industria eta Energiako zerbitzu periferikoa
8.Informazio eta Turismoko zerbitzu periferikoa
8.1 Idazkaritza Orokorra
8.2 Prentsa
8.3 Erradiofusioa
8.4 Publizitatea
8.5 Ikuskaritza
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.