Bolumena:
503 dokumentu-sorta, 87 liburu
Garrantzia eta edukia:
Estatuaren sorrerak informazio sistemak sortu zituen. Sistema horietako bat aparatu estatistikoak ziren, XVIII. mendean sortuak eta XIX. mendean modu sistematikoan garatuak. Gipuzkoako dokumentu zaharrenak Probintziako Estatistika Batzordearen aktak dira. Batzorde hori, lehen estatistika erakunde probintziala izan zen, eta bera arduratzen zen estatistika lanak zuzentzeaz eta ikuskatzeaz eta galdetegiak egiteaz udaletan banatzeko.
1877an sortu ziren zerbitzu probintzialak lan estatistikoen buru batekin. Aurrerago, estatuko administrazioak baliabide ekonomikoak bideratu zitzakeen neurrian, langile kopuruak gora egin zuen. Bien bitartean, udalen elkarlana ezinbestekoa izan zen datu bilketan, hala nola, Biztanleria Erroldaren Probintzia Batzordeak eta udal batzordeek egindako lana ere nabarmendu zitekeen. Dokumentazioan oso presente dago Gobernadore Zibilak izan zuen Biztanleria Erroldaren Probintzia Batzordeko presidente egitekoa edo rola.
Gainera, Gobernadore Zibila izan zen Estatuaren ordezkaria probintzian, eta udalekin bitartekari gisa ibili behar zuena datuak bil zitezen laguntzeko eta Estatuko estatistika-zerbitzuaren jarraibideak betearazteko.
Zerbitzu zentralak eta ordezkaritza probintzialak 1948an berrantolatu ziren. 1989az geroztik, erakunde autonomoa da eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioari atxikia dago. Ordezkaritza horren eginkizuna izan da probintziako datuen bilketa egitea osasun, demografia, politika, ekonomia, finantza, gizarte eta turismo alorretan, inkestak egiteaz eta erroldak osatzeaz gainera.
Gipuzkoako estatistika-zerbitzuak hainbat izen izan zituen: 1877tik 1905era, estatistikako probintzia-zerbitzua izan zen; 1905etik 1945era, estatistikako probintzia-sekzioa; eta 1945etik aurrera, egungo Estatistikako Institutu Nazionalaren menpe dagoen Estatistikako Probintzia-ordezkaritza. Azken izendapen hori aukeratu dugu dokumentu-funtsa izendatzeko orduan, izen horrekin egin duen jarduerarik luzeena izan baita.
Kontsultarako baliabideak:
Gaur egun, artxiboko ikertzaileen gelan kontsulta daitezkeen bi datu-base daude: bata, INEren funtsekoa; eta, bestea, itsasoko bidaiarien sarrera- eta irteera-dokumentazioaren hustuketa, pdf bihurtu dugu eta esteka honen bidez kontsulta daiteke.
Dokumentazioaren artean, INEren artxiboa kontrolatzeko tresna hauek daude:
1928ko Artxiboaren aurkibidea.
1928ko dokumentazioaren inbentarioa.
1914ko Artxiboaren aurkibidea.
1914ko dokumentazioaren inbentarioa.
1928ko espedienteen erregistroak.
1914ko espedienteen erregistroak.
1906ko espedienteen eta dokumentu-sorten inbentarioak.
Funtsaren osotasuna:
Badirudi dokumentazioa modu integralean jaso dela, nahiz eta Estatistikako Probintzia Ordezkaritzaren artxiboan garbiketa prozesuak egin.
Funts osagarriak:
Ordezkaritzak datu gordinak ustiatzen zituen, eta hileko laburpenak bidaltzen zituen, Estatistikako Institutu Nazionalak Estatuko urteko datuak argitara zitzan. Ikuspegi orokor batetik gehiago sakontzeko interesa izanez gero, Estatistikako Institutu Nazionalaren funtsa kontsultatu beharko litzateke.
Kontsultatzeko mugak:
Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.
Estatistikako Institutu Nazionalaren Probintzia-ordezkaritza (INE) (1877-1969)
1.Gobernu