Gipuzkoako Lanaren Probintzia-ordezkaritza (1962-2001)

Bolumena:

49 kaxa

Garrantzia eta edukia:

Lanaren Probintzia-ordezkaritzak 1929an sortua zen Lan Ordezkaritza Erregionalaren tokia hartu zuen. Bederatzi urte lehenago, 1920ko maiatzaren 29an, Lan Ministerioa sortua zen; ministerio gazte samarra zen, alegia. Handik urte batzuetara, 1932ko maiatzaren 13ko legearekin, ordezkaritza probintzialak sortu ziren probintzia guztietan, eta horrek ekarri zuen lan ordezkaritza eta ikuskaritza erregionalak ezabatzea.

Izen desberdinak izan ditu bere ibilbidean zehar (Lan Ordezkaritza Erregionala, Lanaren Probintziako ordezkaritza, Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia zuzendaritza, eta Lan eta Gizarte Gaietako Probintzia zuzendaritza); ministerioetan izandako egitura aldaketak islatzen dituzte izenok, ministerioak ere honela izendatu baitziren: Lan Ministerioa, Lan eta Aurreikuspen Ministerioa, Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Ministerioa, eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa

Ordezkaritza hauen funtzionamenduari dagokionez, 1942an berrantolatu egin ziren. Gipuzkoako ordezkaritza bigarren taldeko gisa zegoen sailkatua. Handik bi urtera argitaratu zen haren funtzionamendurako erregelamendua. 60-70 urteetan ere berrantolatu ziren eta eskumenak galdu zituzten.

Probintzia-ordezkaritzak, 1982an, Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia-zuzendaritza deitzera pasatu ziren. Hamazazpi urte geroago, 2725/1998 Errege Dekretuaren ondorioz, zuzendaritzak ezabatu eta lan arlo funtzional gisa eratu ziren Gobernuaren Ordezkariordetzaren barruan. Integrazio horretan salbuetsita geratu ziren Lan Ikuskaritzako zerbitzuak

Eginkizunei dagokienez, barne kudeaketako gaiak eta Ministerioaren ohizkoak eraman zituen (ordenazio laborala; zigorrak; ikuskapena; gizarte segurantza; enplegua; laguntzak; laneko osasuna eta higienea; eta bitartekaritza, arbitrajea eta kontziliazioa).

Kontsultarako baliabideak:

Funts honen deskribapenak online katalogoan daude kontsultagarri

Funtsaren osotasuna:

Artxiboan, laguntzen arloaren kudeaketaren isla gisa, bakarrik gorde dira Kooperatibei eta lan-sozietateei emandako maileguen espedienteak (1962-2001).  Espediente horietan kooperatibek eta lan-sozietateek mailegu bat eskatzen zuten, eta administrazioak eskaera ebazten zuen, eskatutako mailegua emanez edo ukatuz.  Laguntza horiek Langileen Babeserako Funts Nazionalaren esparruan ematen ziren. Funts hori 1960. urtean sortu zen, uztailaren 21eko 45/1960 Legearen bidez (1960ko uztailaren 23ko BOE, 176 zk.). Funts hori 1980.urtearen amaieran iraungi zen (BOE, 313 zk., 1980ko abenduaren 30ekoa), eta, ondorioz, laguntza horiek 1981. urtetik aurrera eman ziren Lana Babesteko Inbertsio Planen barruan.

Kontsultatzeko mugak:

Kontsulta librea da. Edozein pertsonak kontsulta dezake dokumentazioa, bai aurrez aurre artxiboan, bai Internet bidez.

Dokumentuen egoera fisikoa: Ona

Sailkapen-taula:

Gipuzkoako Lanaren Probintzia ordezkaritza (1962-2001)

 

----------------------------------------------------------------------------------------------------

Enplegu Institutu Nazionalaren Probintzia-zuzendaritza (INEM/SEPE) (1978-1999)

Bolumena: 24 kaxa; 3,4 ml

Garrantzia eta edukia:

Enplegu Institutu Nazionalaren Probintzia-zuzendaritza 1979an sortu zen erakunde autonomo gisa, eta 2008an desagertu zen, eskumenak Lanbide-ri eskualdatu zitzaizkionean.

Bere helburua zen langileei enplegua aurkitzen laguntzea eta enpresei enplegatuak kontratatzen laguntzea, langileen formazioa sustatzea eta langabeziako prestazioak kudeatzea.

Kontsultarako baliabideak:

Funts honen deskribapena landu gabe dago. Hala ere, funtsa osatzen duten kaxen inbentarioa daukagu, artxiboan jasotako transferentzien lekuko gisa.

Funtsaren osotasuna:

Artxiboak langileen espedienteak eta langabetuei ikastaroak emateko irakasle adituen espedienteak bakarrik ditu, 1978tik 1999ra bitartekoak.

Funtsaren osagarriak:

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Lanbideren dokumentazioa izango lirateke.

Kontsultatzeko mugak:

Datu pertsonalak dituzten dokumentuen kasuan, sarbide mugatuko dokumentazioa, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.

Sailkapen-taula:

Enplegu Institutu Nazionalaren Probintzia-zuzendaritza (INEM/SEPE) (1978-1999)

  • Zerbitzu eta kudeaketa ekonomikoa
    • Langileen espedienteak
    • Langabetuei ikastaroak emateko irakasle adituen espedienteak