Hornidura eta Garraioen Komisari Nagusiaren Probintziako ordezkaritza Gipuzkoan (CAT) (1941-1984)

 

Bolumena:

534 kaxa, 60 liburu

Funtsaren garrantzia eta edukia:

Funts hau Hornidura eta Garraioen Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzaren dokumentazioak osatzen du, eta ordezkaritza hau Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusiko (CAT) sarearen parte zen.

Aipatutako Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusia (CAT) 1939an sortu zen, herritarrei premiazko eta ezinbesteko kontsumo eta erabilerako elikagaiak emateko. Erakunde autonomo gisa jaio zen, eta erakunde autonomo bezala mantendu zen bere iraunaldi osoan. 1939an sortu bazen ere, 1941era arte ez ziren haren egitura eta funtzioak arautu 1941eko ekainaren 24ko Legearen bidez.

Bere eginkizunak betetzeko, Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusia (CAT) zerbitzu zentraletan, Hornidura Zonetako Baliabideen Komisarian, Hornidura eta Garraioen Probintzia Ordezkaritzetan, eta, Arrazionalizazio eta Kontsumoko tokiko ordezkaritzetan antolatzen zen.

Gipuzkoako Hornidura eta Garraioen Probintziako Ordezkaritza, gainerako probintzia-ordezkaritzak bezala, 1941ean sortu zen, egoitza Donostian zuen, eta gobernadore zibila zuen buru. Bere eginkizunak honako hauek ziren: estatistikak egitea, eta atzemandako gaien kupoak eta biztanleei errazionatzeko txartelak udalerrien artean banatzea, eta tasatutako prezio ofizialak eta esleitutako kupoak banatzeko garraioak ikuskatzea.

Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusia (CAT) eta, beraz, probintzia-ordezkaritzak hainbat ministerioren mende egon ziren historian zehar: Industria eta Merkataritza Ministerioa (1939-1951), Merkataritza Ministerioa (1951-1981), eta Nekazaritza Ministerioa (1981-1984). Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusia (CAT) 1981ean desagertu zen, eta probintziako ordezkaritzak Nekazaritza Produktuen Zerbitzu Nazionalaren (SENPA) mende geratu ziren organikoki, 1984an behin betiko desagertu ziren arte.

Erakunde horren eskumenen bilakaerari dagokionez, aipatzekoa da 1940. eta 1950.ko hamarkadak urrezko garaia izan zirela. 1959. urtetik aurrera, autarkiaren amaierarekin, Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusiaren (CATen) eginkizunak gutxituz joan ziren, eta pixkanaka garrantzia galtzen joan zen desagertu arte.

Artxiboan gordetzen dugun dokumentazioari dagokionez, sei ataletan antolatzen da:

  1.  Atal zentrala: idazkaritzako dokumentazio guztia, langileen kudeaketa eta argitalpenak biltzen ditu.

  2.  Azterlan eta aurreikuspenen atala: delegazioak hornidura eta garraioen arloan egindako azterlan eta txosten guztiak jasotzen ditu.

  3.  Ikuskapen atala: elikagaien eta establezimenduen kalitatea ikuskatzeko eta egiaztatzeko funtzioak sortutako dokumentazio guztia.

  4.  Kontabilitate atala: erakundearen kontabilitate dokumentazio guztia jasotzen du.

  5.  Hornidura atala: probintzia elikagaiz hornitzeko beharrezkoa zen kudeaketa guztia isladatzen duen dokumentazioa da.

  6.  Prezioen atala: prezioen erregulazioari buruzko informazioa.

 

Kontsultarako baliabideak:

Funts honen deskribapena gure online katalogoan kontsultatu daiteke.

Funtsaren osotasuna:

Artxiboan probintzia-ordezkaritzak 1941etik 1985ra bitartean sortutako dokumentazioa gordetzen da.

Funts osagarriak:

Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusiaren (CAT) funtsa Administrazioaren Artxibo Nagusian (AGA) dago gordeta.

Funtsa kontsultatzeko baldintzak:

Funtsaren zati handiena sarbide librekoa da. Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona

 

 


 

 

 

Sailkapen taula:                                                Deskargatu sailkapen taula

Gipuzkoako Hornidura eta Garraioen Probintziako Ordezkaritza (CAT). Leiho berrian irekiko da.

  1. Atal Zentrala . Leiho berrian irekiko da.
    1. Idazkaritza. Leiho berrian irekiko da.
      1. Gutuneria. Leiho berrian irekiko da.
      2. Korrespondentziaren sarrera eta irteera erregistroa. Leiho berrian irekiko da.
      3. Idazkaritzaren jardueraren erregistro liburuak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Komisario nagusiaren dokumentazioa. Leiho berrian irekiko da.
      5. Ekoizleekiko hitzarmenak eta akordioak. Leiho berrian irekiko da.
    2. Langileen kudeaketa. Leiho berrian irekiko da.
      1. Plantillako langileen zerrenda. Leiho berrian irekiko da.
      2. Langileen nominak. Leiho berrian irekiko da.
      3. Dietak eta lan-ordutegiak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Montepio eta Gizarte segurantza. Leiho berrian irekiko da.
        1. Gizarte aurreikuspeneko Montepioaren akta-liburuak. Leiho berrian irekiko da.
        2. Gizarte aurreikuspeneko Montepioko dokumentazio ekonomikoa. Leiho berrian irekiko da.
        3. Gizarte aurreikuspeneko Montepioko dokumentazio administratiboa. Leiho berrian irekiko da.
        4. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioak. Leiho berrian irekiko da.
      5. Hornidura eta Garraioko Komisaria Nagusiko Funtzionarioen Kontsumo Kooperatiba. Leiho berrian irekiko da.
        1. Funtzionarioek egindako eskaerak. Leiho berrian irekiko da.
        2. Kooperatibaren dokumentazio administratiboa. Leiho berrian irekiko da.
        3. Kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa. Leiho berrian irekiko da.
    3. Argitalpenak eta dokumentazio informatiboa. Leiho berrian irekiko da.
      1. Hornidura eta Garraioen Komisariaren memoriak. Leiho berrian irekiko da.
      2. Lege liburuak. Leiho berrian irekiko da.
      3. Barne-erregimeneko informazio-orriak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Legediari buruzko aurkibidea eta informazio-buletina. Leiho berrian irekiko da.
      5. Araudia eguneratzeari buruzko ofizio-zirkularra. Leiho berrian irekiko da.
      6. Erreferentziazko argitalpenak. Leiho berrian irekiko da.
  2. Azterlan eta aurreikuspenen atala. Leiho berrian irekiko da.
    1. Txostenak eta azterlanak. Leiho berrian irekiko da.
    2. Txikizkarien merkataritzako establezimenduen errolda. Leiho berrian irekiko da.
    3. Handizkarien merkataritzako establezimenduen errolda. Leiho berrian irekiko da.
  3. Ikuskapen atala. Leiho berrian irekiko da.
    1. Ikuskapen orokorra. Leiho berrian irekiko da.
      1. Ikuskapen-jardueren liburuak
      2. Elikagaien merkataritza-zaintza. Leiho berrian irekiko da.
      3. Ikuskapen kanpaina bereziak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Ikuskapenerako aurretiazko eginbideak. Leiho berrian irekiko da.
      5. Ikuskapen- eta zehapen-espedienteak. Leiho berrian irekiko da.
      6. Esku hartutako elikagai eta produktuen mugimendu-parteak, kontsumoa eta prezioak. Leiho berrian irekiko da.
      7. Supermerkatuak irekitzeko espedienteak. Leiho berrian irekiko da.
      8. Denda-kamioiaren kudeaketa. Leiho berrian irekiko da.
    2. Agentzia exekutiboa. Leiho berrian irekiko da.
      1. Premiamendu- espediente betearazleak. Leiho berrian irekiko da.
      2. Likidazioak. Leiho berrian irekiko da.
  4. Kontabilitateko atala. Leiho berrian irekiko da.
    1. Egindako ordainketak eta kobrantzak. Leiho berrian irekiko da.
      1. Aurrekontu-kontuak. Leiho berrian irekiko da.
      2. Banku-kontuen mugimenduak. Leiho berrian irekiko da.
      3. Likidatze-espedienteak eta primak ordaintzeko espedienteak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusiaren likidazioen jakinarazpenak. Leiho berrian irekiko da.
      5. Produktuak erretiratzeagatik likidatutako karguak
      6. Gastu arruntak ordaintzea. Leiho berrian irekiko da.
    2. Kontabilitateko liburuak. Leiho berrian irekiko da.
      1. Liburu nagusiak. Leiho berrian irekiko da.
      2. Kutxako liburuak. Leiho berrian irekiko da.
      3. Eguneroko liburuak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Aginduen erregistro liburua. Leiho berrian irekiko da.
      5. Atxikitako zergen erregistro-liburuak. Leiho berrian irekiko da.
      6. Kontu korronteen liburuak eta liburu laguntzaileak. Leiho berrian irekiko da.
  5. Hornidura atala. Leiho berrian irekiko da.
    1. Horniduraren kudeaketa orokorra. Leiho berrian irekiko da.
      1. Barne-oharrak eta korrespondentzia. Leiho berrian irekiko da.
      2. Produktuen sarrera- eta irteera-mugimenduen parteak, hotz ganberetan eta udalerrietara. Leiho berrian irekiko da.
      3. Produktuak deskargatzeko lehiaketak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Biltegiratzeko edukiera. Leiho berrian irekiko da.
    2. Olio eta koipeen azpiatala. Leiho berrian irekiko da.
      1. Olioaren izakinak, kontsumoa eta mugimenduak. Leiho berrian irekiko da.
      2. Olioen hornidura eta banaketa. Leiho berrian irekiko da.
      3. Olioa saltzeko baimena. Leiho berrian irekiko da.
    3. Arrozaren, zerealaren, fruituen eta barazkien azpiatala. Leiho berrian irekiko da.
      1. Zerealak eta pentsuak hornitzea eta banatzea. Leiho berrian irekiko da.
      2. Arroza, lekaleak, fruituak eta barazkiak hornitzea eta banatzea. Leiho berrian irekiko da.
    4. Irinen eta okintzaren azpiatala. Leiho berrian irekiko da.
      1. Ogi salmenta. Leiho berrian irekiko da.
      2. Ogia saltzen duten establezimenduen eta okindegien errolda. Leiho berrian irekiko da.
      3. Irin-mugimenduei buruzko adierazpenak. Leiho berrian irekiko da.
      4. Irinaren hornidura eta banaketa. Leiho berrian irekiko da.
    5. Itsasoz Haraindiko azpiatala. Leiho berrian irekiko da.
      1. Kontserba eta gazituen hornidura. Leiho berrian irekiko da.
      2. Kafe eta kakao hornidura. Leiho berrian irekiko da.
      3. Azukrearen hornidura eta banaketa. Leiho berrian irekiko da.
    6. Animalia produktuen azpiatala. Leiho berrian irekiko da.
      1. Arrain-hornidura. Leiho berrian irekiko da.
      2. Izoztutako eta hoztutako salgaiak deskargatzea eta banatzea. Leiho berrian irekiko da.
      3. Haragien hornidura. Leiho berrian irekiko da.
      4. Arrautzen hornidura eta banaketa. Leiho berrian irekiko da.
      5. Esnearen hornidura eta banaketa. Leiho berrian irekiko da.
    7. Ekonomatoak eta kooperatibak. Leiho berrian irekiko da.
      1. Ekonomatu-kooperatiben errolda eta horien onuradunena. Leiho berrian irekiko da.
      2. Produktuen salmenta. Leiho berrian irekiko da.
    8. Garraioen azpiatala. Leiho berrian irekiko da.
      1. Zirkulazio giden erregistro-liburua. Leiho berrian irekiko da.
      2. Erregaien likidazioak. Leiho berrian irekiko da.
  6. Prezioen atala. Leiho berrian irekiko da.
    1. Prezioen komisioen bileren espedienteak. Leiho berrian irekiko da.
    2. Prezioen informazioa. Leiho berrian irekiko da.
    3. Prezioen Batzorde Probintzialaren azterlanak eta txostenak. Leiho berrian irekiko da.