Bolumena:
699 kaxa, 19 liburu
Funtsaren garrantzia eta edukia:
Historian zehar hainbat ministerioen menpe egon den lurralde ordezkaritza da hau (Industria eta Merkataritza Ministerioa, Merkataritza Ministerioa, Merkataritza eta Turismo Ministerioa, eta Ekonomia eta Merkataritza Ministerioa). Donostian du egoitza eta Merkataritza Ministerioaren funtzioak Gipuzkoan garatzeaz arduratzen da. Funtzio horien artean zegoen esportazio eta inportazio lizentziak izapidetu eta ematea. Horrez gain, informazioa eta aholkularitza ere ematen zituen, batez ere lurraldeko produktu tipikoei buruz, eta nazioarteko merkatuan zuten egoera ekonomikoari buruz. Gipuzkoaren garapen ekonomiko egokirako beharrezkoak ziren inportazioei buruz ere informatzen zuen.
Erakunde honen bilakaera historikoari dagokionez, Industria eta Merkataritza Ministerioa 1933an sortu zen eta ministerio horren lekukoak Gipuzkoan "Donostiako Lurralde Ordezkaritza" izena zuen. 1951an Ministerioa bereizi egin zen (1951ko uztailaren 19ko lege dekretuaren bidez) eta horrela, Merkataritza Ministerio sortu zen, merkataritza arloko eskumenak zituena. Ministerio horren berregituraketaren ondorioz, "Donostiako Lurralde Ordezkaritza" "Donostiako Merkataritzako probintziako ordezkaritza" izatera pasa zen. Ordezkaritza honek 1952.tik aurrera Gipuzkoako eta Nafarroako lurralde esparruak hartzen zituen eta 1966.tik aurrera Logroño ere sartu zen. Gaur egun, Estatuko administrazioaren zerbitzu periferikoa da dago eta Gipuzkoan jardunean dago Donostiako Merkataritza Zuzendaritza Probintziala izenarekin, baina Gipuzkoan soilik du jurisdikzioa.