Meteorologia (1909-2016)
Bolumena:
96 kaxa, 118.741 irudi
Funtsaren garrantzia eta edukia:
Bi erakundek sortutako dokumentazioak osatzen duen funts-taldea da hau: Igeldoko Meteorologia Behatokiak (1909tik gaur arte) eta Euskadiko AEMETen Lurraldeko Ordezkaritzak (1942tik gaur arte). Funts-talde honek bi erakunde horien dokumentu-ekoizpenaren zati bat islatzen du eta dokumentazio administratiboa eta zientifikoa jasotzen dira.
Igeldoko Meteorologia Behatokia 1905ean sortu zen, Gipuzkoako Aldundiaren babesean eta Juan Miguel Orkolaga aitaren bultzadari esker. Hasiera batean, itsasoko denboraleak iragartzeko eta arrantzaleei laguntzeko iragarpenak egitea zen helburu nagusia. Baina, ondoren, Mariano Doportoren zuzendaritzapean, 1927tik 1936ra, zentro honek proiekzio zientifiko handiko etapa bizi zuen: metodikoki jaso ziren datu meteorologiko asko, eguneroko lehen buletinak argitaratu ziren eta ikerlan ugari argitaratu ziren. Gerra Zibilean (1936-1939), behatokia militarizatu eta altxatuen hegazkinei informazioa emateko erabili zuten. 1940an, behatokia Meteorologia Zerbitzu Nazionalean sartu zen, Karlos Santamariaren zuzendaritzapean. Hortik aurrera, behatokiak ondorengo lanak gauzatu zituen: meteorologia aeroportuarioa, nabigaziorako meteorologia eta eguneroko behaketa. 1979.ean meteorologia sistema espainiar osoa berregituratu zen eta ondorioz, behatokiaren zuzendaritza Jose Ignazio Alvarez Usabiaga-ren eskuetan gelditu zen. Gaur egun, 2008.etik aurrera, behatokia AEMET-en Euskadiko Lurraldeko Ordezkaritzaren parte da.
Euskadiko AEMET-en Lurraldeko Ordezkaritza 2008an sortu zen, AEMET (Estatuko Meteorologia Agentzia)-en barruan. Agentzia honen helburua estatuaren eskumena diren zerbitzu meteorologikoak garatzea eta ezartzea da. AEMET-ek urte gutxi badauzka ere, meteorologia zerbitzuak estatuan ibilbide luzea dauka eta historian zehar izen ezberdinak jaso ditu: XIX. mende bukaeran Meteorologia Institutu Zentrala (ez zegoen lurraldeko ordezkaritzarik), Meteorologia Zerbitzu Espainiarra (1921-1932), Meteorologia Zerbitzu Nazionala (1932-1978. Lurraldeko ordezkaritzak "Bizkaiko Golkoko Meteorologia Zerbitzua" edo "Donostiako Meteorologia Zentro Zonala" izena zuten) eta Meteorologia Institutu Nazionala (1979-2008. Lurraldeko ordezkaritzak "Euskadiko Lurraldeko Meteorologia Zentroa" zuen izena).
Kontsultarako baliabideak:
Funts talde honen deskribapena Artxiboaren lineako katalogoan kontsultatu daiteke:
1. Paperezko dokumentazioa: 96 instalazio-unitate dira, partzialki digitalizatuak eta beraz, lineako katalogotik kontsulta daitezke. Zehazki, dokumentu-serie oso bat digitalizatu da (2.2. Itsasontziko mezu meteorologikoak) eta gutuneriaren zati handi bat (1.081 eskutitz digitalizatu dira, 15 urtetik gorako aldia hartzen dutenak, 1923tik 1937ra. Hau da, Mariano Doportok sortutako gutuneria guztia).
2. Dokumentazio digitala: haize banden serie osoa irudi digitalei dagokie, ez dago paperean. Zehazki, 82.116 irudi kontsultagarri daude lineako katalogoan. Honako hauek ere soilik formatu digitalean daude: telefonemak, komunikazio-liburua, eraikin eta aparatu meteorologikoei buruzko dokumentazioa, behaketa meteorologikoari buruzko dokumentazio gehiena (synops gakoak, behaketa-koadernoak, eguraldiaren egunkariak eta globo pilotuak bildutako datu meteorologikoak) eta argitalpen zientifiko guztiak. Guztira 118.741 irudi dira.
Funtsaren osotasuna:
Artxibo honetan gordetako dokumentazioak 1909tik 2016ra bitarteko aldia hartzen du, eta bi erakundeek (Igeldoko Meteorologia Behatokiak eta Euskadiko AEMETen Lurraldeko Ordezkaritzak) sortutako dokumentazioaren zati bat da. Azpimarratu behar da zenbait dokumentu-serie (batez ere, izaera zientifikokoak) aktiboan daudela erakunde horietan eta ondorioz, ez direla artxibo historikora transferitu.
Funts osagarriak:
Erakunde horien dokumentazioa ere gordetzen da Gipuzkoako Artxibo Nagusian, eta zenbait dokumentu-serie AEMETen Arcimis biltegi digitalean ere kontsulta daitezke.
Bibliografia interesgarria: LLANOS ARAMBURU, Félix; RECALDE DELGADO, Ana Isabel; SANZ GARRIDO, Begoña; URZAINKI MIKELEIZ, Asunción. El Observatorio de Igueldo. Memoria y Discurso. Madrid: AEMET, 2011.
Funtsa kontsultatzeko baldintzak:
Kontsulta librea da. Edozein pertsonak kontsulta dezake dokumentazioa, bai aurrez aurre artxiboan, bai Internet bidez.
Dokumentuen egoera fisikoa: Ona
Sailkapen taula:
1.1.2. Dokumentazioaren sarrera eta irteera erregistroa
1.3. Kudeaketa administratiboa
1.4.1. Zerbitzu-eginkizunen kudeaketa ekonomikoa
1.4.2. Gastuak justifikatzeko kontuak
1.4.3. Altxortegiaren kontrola
1.5. Eraikinak eta aparatu meteorologikoak
1.5.1. Aparatu meteorologikoen katalogoak eta eskuliburuak
1.5.2. Igeldoko Meteorologia Behatokiaren argazkiak
2.1.1. Antezana- Arabako haize bandak
2.1.2. Bilbo- Sondikako haize bandak
2.1.3. Donostia- Igeldoko haize bandak
2.1.4. Urduliz- Bizkaiko haize bandak
2.1.5. Gasteiz- Forondako haize bandak
2.2. Itsasontziko mezu meteorologikoak
2.3. Meteorologia datuen ziurtagiriak
2.7. Globo pilotu bidez jasotako datu meteorologikoak
3.1. Meteorologia behatokiaren buletinak
4.1. Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen Aldizkarian argitaratutako artikuluak
4.2. Igeldoko Behatokiaren lanak
4.3. "Vida Marítima"-n argitaratutako artikuluak
4.4. Meteorologiari buruzko prentsa-oharrak