Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren mapa, plano eta marrazkien bilduma artxibo funtsetako edozein adierazpen grafikoa jasotzen duen agirien deskripzioaz osatuta dago. Urteetan zehar artxiboaren eginkizunetan identifikatutako agiri grafikoak 1.000 inguru dira, eta gehienak notario-funtsetan lokalizatutakoak dira. Bilduma XVI. eta XIX. mendeen arteko agiriz osatuta badago ere, plano edo marrazki gehienak XIX. mendean egin zituzten. Normalean adierazpen grafiko horiek paperean eginak dira, tintaz margotuak, eta eskalako datuak dituzte.
Bilduman deskribatzen diren agiriak eskrituretan adierazten diren negozio juridikoekin lotuta daude: obra-kontratuekin lotutako arkitektura marrazkiak, mugak jartzean eginiko mapak, salmentetan trukatutako lursailen krokisak...
Material horiek deskribatuta daude banan-banan, eta kontsultagarri Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen Atarian