Bolumena:
15 kaxa, formatu handiko 8 dokumentu.
Garrantzia eta edukia:
Banco Guipuzcoanoren alokairuko segurtasun-kutxetan gordeta zegoen dokumentazioa. Dokumentazioaren artean noblezia-tituluak, argazkiak, dokumentazio ekonomikoa eta korrespondentzia pribatua kontsulta daitezke.
Segurtasun-kutxetan Jauregui-Muñoz familiaren (Alboradako bizkonderria, Domec familia, Villa-Marcillako markesatua) noblezia- eta hezkuntza-tituluak utzi ziren, baita honako pertsona edo erakunde hauen gutunak eta dokumentazio pribatua ere: Luciano eta Luciana Richelet; Amalia Angulo Sanchez de Movellán; Nicolás Ricardo García Cañada; Robert Máximo Bütting; ‘Bodegas de Herederos de Camilo Castilla’; María Francisca Castilla Dupont; eta Magdalena de Ory de Toda eta Antonio Turidi.
Kontsultatzeko baliabideak:
Funts hau online katalogoan deskribatuta dago. https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=00735214
Funtsaren osotasuna:
Gordailugile eta gordailu ezezagunen objektu eta dokumentuen bilduma txikia da. Gordailugile horien senideak aurkitu ez zituztenez, abandonatutako ondasuntzat hartu ziren, eta, horregatik, Banco Guipuzcoanok eman zizkion Estatuari, Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritzaren bitartez (Aurrekontuen Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen irailaren 23ko 1091/1988 Errege Dekretuaren 29.2 artikulua).
Kontsultatzeko mugak:
Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.