Idazki notarialen emaile indizea

 

Egileen aurkibidea, identifikazio fitxero bat da. Bertan, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan (Oñati) zein Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa) kontserbatutako notario-eskrituretan parte hartu zuten pertsonak identifikatzen dira.

Egun, aurkibidea ezin da webgunean kontsultatu baina lehenbailehen eskuragarri jartzeko lanetan ari gara. Behin-behinean, posta elektronikoaren bidez bidali dezakezu zure kontsulta,  eta bilaketaren emaitza igorriko dizugu.

Aurkibide hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenari esker egin zen XX. mendearen erdialdean, eta hainbat ikertzaile eta artxibozainek hartu zuten parte. Helburua aurkibide alfabetiko handi bat sortzea zen, non artxiboetan gordetako notario-eskritura bakoitzean parte hartu zuten pertsonak banan-banan jasota geratuko ziren.

Urte batzuk igarota eta momentu horretan kontserbatzen ziren eskrituren % 10 baino gutxiago hustuta zegoelarik, proiektua eten egin zen eta, ondorioz, amaitu gabe gelditu zen; hala gelditzea ulergarria zen, egin nahi zen lan bolumena kontuan hartzen badugu. Ordurako, emaileei buruzko 315.000 fitxa baino gehiago eginda zeuden. Garai eta leku ezberdinetako eskribautza eta notariotzei zegozkien 250.000 fitxa inguru hustu ziren; koadro honetan haien banaketa ikus daiteke:

 

Emaile indizetan deskribatutako eskribauak.

Hustutako protokoloen muga kronologikoak zehazten dira. Ehunekoek hustu zirenen portzentaia adierazten dute, herri berdinean eta garai berean kontserbatzen diren protokolo guztiekin alderatuz

Nongo eskribaua XVI mendea XVII mendea XVIII mendea XIX mendea
Andoain   1645-1652
%100
   
Astigarraga 1587-1599
%100
1600-1604
%90
   
Hondarribia 1501-1599
%100
1600-1699
%95
1700-1799
%65
1800-1855
%92
Hernani 1522-1599
%100
1600-1699
%95
1700-1770
%80
 
Donostia       1813-1847
%97
Tolosa 1522-1599
%90
1600-1642
%40
  1800-1847
%56
Bergara 1521-1599
%100
1600-1612
%45
   
Oñati 1512-1599
%95
1600-1614
%25
   
Elgoibar 1517-1599
%100
1600-1625
%40
        

 

Emaileen aurkibidea, beraz, bi artxibotan dauden 16.000 protokoloetatik, 1.100 deskribatzen dituen aurkibide osatugabea da. Fitxa bakoitzak jasotzen dituen datuak honako hauek dira: eskritura eman zen data eta lekua, emailearen abizen eta izena, eskritura mota (testamentua, zentsua, ezkontza-hitzarmena, eta abar), notario-barrutia, eta sorta eta folio zenbakiak. Fitxak horiek guztiak kontsultagarriak dira, digitalizatuta baitaude.

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoaren eta Gipuzkoako Artxibo Orokorraren artxibo-zerbitzuek erabiltzaileen eskura jarri nahi dute informazio hori guztia; nahiz eta partziala eta batzuetan interpretatzen zaila izan, ikerkuntza batzuetarako oso erabilgarria baita. Hau dela eta, aurkibidearen informazio guztia jasotzen duen datu base bat sortu da.