Gure tresna deskribatzaileak gaur egun
Oharra: Katalogo hauek kontsultagarri daude Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen Atarian.
Gaur egun artxiboan dauden tresna deskribatzaileak honako hauek dira:
- Notario-funtsen inbentario orokorra, honako multzotan banatua:
- Bergarako Notario-barrutiko inbentarioa (XVI. mendea-1910)
- Azpeitiko Notario-barrutiko inbentarioa (XVI. mendea-1910)
- Donostiako Notario-barrutiko inbentarioa (XVI. mendea-1910)
- Hipoteka-kontularitzako funtsen inbentarioa
- Sancti Spiritus Unibertsitateko artxiboaren inbentarioa. Ikusi katalogoa
- XIX. mendeko Azpeitia, Azkoitia eta Donostiako notarioetako eskrituren katalogoa (127.133)
- Eskritura bakoitzaren katalogoa (7.898 eskritura)
- Artxiboko mapa, plano eta marrazkien katalogoa (1.391 unitate)
- Gipuzkoa eta itsasoa XVI. mendean (Elkano eta bere garaia (12.067 eskritura)
- Zumarragako eskribautzaren protokoloen deskribapena (18.359 eskritura)
- XIX. mendeko Ameriketarako emigrazioari buruzko eskrituren katalogoa (lagin bidez) (1.989 eskritura)
- Oñatiko XIX. mendeko protokoloetako testamentu eta ezkontza-kontratuen katalogoa (2.430 eskritura)
- Pergaminozko kodizeen katalogoa -protokoloetako azal bezala erabilitakoena- (276 pergamino)
- Sancti Spiritus Unibertsitateko artxiboaren katalogoa (4.335 unitate)
Nola topatu interesatzen zaizkigun dokumentuak? Tresna deskribatzaileak.
Artxibotik, dokumentuak aurkitzeko moduan jartzen saiatzen gara, tresna deskribatzaileen bidez. Halakoetan, dokumentuei buruz daukagun informazioa islatzen da. Garrantzitsua da artxibo-erabiltzaileak dokumentu mota ezberdinetan zer-nolako informazioa topa dezakeen jakitea. Kontsulta ezazu tresna deskribatzaile mota ezberdinen oinarrizko informazioa eta nola egiten diren.
Artxiboan notario agirien elkarketak kudeatzen ditugu gehien bat. Elkarketa hauen maila xeheenean notario eskriturak daude. Informazio mailaketa hau kontuan hartzea, hau da, agirien elkarketatik notario eskrituretara doan bidea ondo ulertzea eta ustiatzea, ezinbestekoa da notario funtsek dituzten informazioa aprobetxatzeko.
Ezinezkoa zaigu eskritura guzti-guztien gaineko informazioa izatea, oso handia baita kontserbatzen ditugun eskritura kopurua. Gure kontsulta sistemetan agirien elkarketako %100 deskribatuta dago; eskrituren kasuan, berriz, %15 inguru besterik ez dago deskribatuta (eta hori beste notario artxiboekin konparatuta oso kantitatea handia da).
Horrexegatik guztiagatik, deskripzio zehatz-zehatza ez duen eskrituretako %85 hori kontsultatzerakoan, jo behar izaten dugu elkarketa edo protokoloen 'arakatze' linealetara. Hau da, jatorrizko dokumentuak artxiboan bertan kontsultatzera, edota notario eta eskribauen aurkibideak arakatzera.
Gipuzkoako gaur egungo herri eta artxibo-funtsen harremana ezagutzea oso garrantzitsua da, horretarako hemen duzu notario funtsen mapa edota kontularitzetako hipoteken mapa.
Notario eta eskribauen aurkibide garaikideak
Notario-funtsen inbentarioaren bidez, protoloekin erlazionatutako eta beraien garaikideak diren eskribau eta notarioen aurkibideak kontsulta ditzagezu. Aurkibide hauek digitalizatuak daude eta sorta bakoitzari lotuak daude.