OÑATIKO SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEAREN LIBURUTEGIA

 

Unibertsitatearen liburutegia

Oñatiko Unibertsitatearen liburutegia, erakunde honen jakintza-metaketa prozesuaren emaitza da. Lau mendetan zehar, Rodrigo Saez Mercado de Zuatzola fundatzailearen berezko liburutegitik abiatuta, irakasle zein ikasleak, beren hezkuntza-esparruen ikasketan interesgarriak ziren lanak gehitzen joan ziren, bereziki teologia eta zuzenbideari buruzkoak. Hala, 4.000 lanek osatzen dute ezagutza hori guztia; gehienak XV, XVI eta XVII. mendeetakoak dira eta, horrenbestez, Euskal Herriko antzinako funtsak gordetzen dituen liburutegi garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

 

2006ean Gerardo Luzuriaga liburuzainak egindako Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen Liburutegiko katalogoa zure eskura jartzen dugu.

Liburutegiko bildumaren historia ondo ezagutu nahi izanez gero ezinbestekoa da Gerardo Luzuriaga liburuzainak eginiko ikerketak ezagutzea, besteak beste hauexek: