Tolosako Barruti Judizialeko hipoteka kontularitzak bitan zatitzen dira, antolatzeko izan ziren sistemetan oinarrituz. Batetik, Udal Hipoteken Kontularitzak (1768-1845) daude, eta, bestetik, Barrutiko Hipoteka Kontularitzak (1845-1862). Lehenengoan kontularitzek dokumentu mota bakarra, serie bakarra, sortu zuten, kontularitza liburuak izenekoa. Bigarren garaian, Barrutiko Kontularitzako liburuek ez dute beraien izaera aldatzen, baina bai erregistro-idazpenak banatzeko era. Hala, bi liburu mota agertuko zaizkigu: batetik liburu orokorrak, non barrutiko udalerri guztiei buruzko erregistro-berriak biltzen diren; bestetik, liburu partikularrak. Azken horietan, barrutiko udalerri bakoitzak berezko liburua du.
Liburuez gain, Barrutiko Kontularitzek aurkibideak ere sortu zuten, informazioa aurkitzeko funtsezkoak direnak. Eta horren garrantzia azpimarratu beharrean gaude, ez zituztelako bigarren garaiko (“moderna” hitzarekin adierazten dena) informazioa jasotzeko bakarrik sortu; aitzitik, beraietan 1768-1844 garaiko erregistroak ere indizatzen dira (“antigua” hitzarekin adierazten dena). Pentsa daitekeenez, aurkibide horiek berebiziko garrantzia dute informazioa topatzeko eta, ondorioz, komenigarria da hasieratik horietara jotzea.
Kontsultagarri duzu hipoteka-kontularitza liburuen eta aurkibideen zerrenda, garaien eta dokumentu motaren arabera bereizita. Horretarako, interesatzen zaizun horretan klikatu besterik ez duzu.
Udal Hipoteka-kontularitzak (1768-1845):
Tolosako Barrutiko Hipoteka-kontularitza (1845-1862):