XIX-XX. mendeko eskrituren katalogoa

 

XIX. mendeko idatzien katalogoa hustuketa proiektu baten ondorioz burutu da. Notario-protokoloen aurkibideetako informazioa hartuz, 1800 eta 1907 urte bitartean sortutako eskrituren nondik-norakoa bildu da.

Ez dira, ordea, Gipuzkoako herri guztiak hartu; aitzitik, urte bitarte horretan Azpeitia, Azkoitia, Donostia eta Tolosan lan egin zuten eskribau eta notarioek beraien sortetan bildutako eskriturak aukeratu dira, lau udalerri horiek probintzia mailan izan zuten garrantzia aintzat hartuz.

Proiektua Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoaren eta Gipuzkoako Artxibo Orokorraren elkarlanaren ondorioa da.

Historian zehar notario edo eskribauek beraien protokoloak osatzen zituzten eskrituren aurkibideak egin izan dituzte, baina XIX. mendean bereziki nabarmena izan zen hori, betebehar legal bihurtu baitzen. Burutu den proiektuaren helburu nagusia, aurkibide horiek hustu edo transkribatzea zen, informazioa datu base batean egituratuz.

Informazio hori guztia Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen Ataria delakoan eskuragarri dago

 

XIX. mendeko eskrituren hustuketan deskribatutako eskribautza eta notariotzak

Hustutako protokoloen epe kronologikoa adierazten da eta horrez gain, udalerri bakoitzean dauden protokolo guztiekiko landu direnen %-koa.

Eskribautza / Notariotza. Udalerria

Datak

Liburukiak Eskritura kopurua
Azkoitia 1849-1896 37 3.820
Azpeitia 1800-1906 221 30.315
Donostia 1848-1908 679 91.192
Tolosa (1) 1815-1908 388 58.659

(1) Protokolo eta eskritura hauek Gipuzkoako Artxibo Orokorrean daude.