Ze itxura dute dokumentu notarialek?

 

Notario-dokumentuen formari dagokionez, ia beti eskriturak bata bestearen atzetik josita dituzten liburukietan agertzen dira, ordena kronologiko bat jarraituz. Protokolo hitzak urte berean eskribau baten aurrean pasatutako eskritura multzo horri egiten dio erreferentzia, nahiz eta, hedaduraz, kontzeptua kronologikoki antolatutako edozein eskritura multzori aplikatu, eskriturek hartzen duten denbora tartea edozein delarik ere.

Bolumen bakoitzak berezko identifikazioa du, zein eskribauk edo notariok sortu zuen jakin dezakegularik. Halaber, bakoitzak, identifikatzen duen signatura darama.

Askotan, protokoloen azalek adierazten digute barnean zer duten.

Protokolo baten barnean eskritura ugari egon daitezke, batzuetan 500 edo 600era ailegatzen direlarik. Eskritura bakoitza negozio juridiko baten isla da: testamentua, ezkontza-hitzarmena, salerosketa, etab. Askotan, eskriturek gaiari buruzko laburpen txiki bat dute goiburu bezala.

Halaber, hainbat protokoloren barnean eskribau edo notarioek berek eginiko aurkibideak daude, eskriturak topatzeko sistema bezala.

Aurkibide horiek digitalizatuak daude eta kontsultagarriak dira.