Herrilan eta Hirigintza Probintzia-ordezkaritza (1866-1983)
Bolumena:
15 kaxa; 2 ml
Garrantzia eta edukia:
Herri lan eta Hirigintza Probintzia-ordezkaritzaren aurrekaria Gipuzkoako Herri lan Buruzagitza izan zen, 1905ean sortua. Euskal probintzietan bi buruzagitza egon ziren: bata, Bizkaikoa eta Arabakoa, Bilbon kokatua; eta, bestea, Gipuzkoa eta Nafarroakoa, Donostian kokatua. Donostiako hori sortu zen trenbide eta ur emakidei buruzko espedienteei irtenbidea emateko.
1966an Herri lan Ministerioaren ordezkaritza probintzialak sortu ziren, eta beren barruan hartu zituzten garraio, ur, kosta eta herri lan arloetako buruzagitzak; herri laneko hori ostera errepideetako buruzagitza deitu zen (Ekainaren 2ko 1480/1966 Dekretuaren bidez). Handik urtebetera, errepideetako buruzagitza probintziala eta lehorreko garraioen buruzagitza bateratu egin ziren (2764/1967ko Dekretuaren bitartez). 160/1968ko Dekretuak lurreko garraioen probintzia-ordezkaritzak ezabatu zituen.
754/1978ko Errege Dekretuak berretsi egin zuen ordezkaritza probintzialen presentzia, eta lau mailatan bereizi zituen. Gipuzkoako Ordezkaritza C Taldekoa zen, eta unitate hauek zituen: Errepideen unitatea; Etxebizitza eta Arkitektura unitatea; eta Lurralde Antolaketa, Hirigintza eta Ingurune unitatea. Herri lanen eta antolamendu planen ikuskapena egin zuen zentroak.
Herri Lan eta Hirigintza Ministerioko Probintzia Ordezkaritzen egiturari buruzko 1980ko uztailaren 24ko aginduarekin, Gipuzkoako ordezkaritzak bi negoziaturekin funtzionatzen zuen, zuzenean Portu eta Itsasertzetako Buruaren menpe zeudenak.
Probintzia-ordezkaritzak probintzia-zuzendaritzek ordezkatu zituzten 1980tik aurrera, eta autonomia-erkidegoek pixkanaka hartu zituzten beren gain herri-lanen gaineko eskumenak.
Antolamendu planen dokumentuen eta planoen mikrofitxak eta Portu eta Itsasertzetako Buruzagitzaren obra-proiektuetako espediente batzuk (1923-1983) gordetzen dira. Mikrofitxa horiek Plan Orokorrei edo Partzialei (1866 -1978) dagozkien dokumentuak eta planoak biltzen dituzte.
Kontsultarako baliabideak:
Gaur egun bi zerrenda ditugu: bata, mikrofitxena, eta, bestea, artxiboan geratutako dokumentuena.
Funtsaren osotasuna:
Artxiboan oso dokumentazio gutxi dago gordeta: antolaketa planen agirien eta planoen mikrofitxak gorde dira, eta obra proiektuen zenbait espediente (1923-1983). Izan ere, 1994an, Gasteizen kokatuta zegoen Herri lan eta Hirigintza Probintzia-zuzendaritzari 200 obra-proiektuen espedienteak eta plano bilduma itzuli zitzaizkion.
Funts osagarriak:
Herri Lanen Burutzaren dokumentazioa Euskadiko Artxibo Nagusian kontsulta daiteke.
Kontsultatzeko mugak:
Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.