Irungo eskualdeko epaitegia (1946-1960)
Bolumena:
3.439 espediente
Funtsaren garrantzia eta edukia:
Eskualdeko epaitegiak 1944ko uztailaren 19ko Udal Justiziaren Oinarrien Legearen bidez sortu ziren. Lege berberak bake epaitegiak berrezartzea ere ekarri zuen.
Lege horren arabera, eskualdeko epaitegiak epaile teknikoen ardurapean zeuden eta eskualdeko zentro edo hiriburu ziren udalerrietan ezarri ziren. Udal epaitegiak probintziako hiriburuetan eta 20.000 biztanletik gorako udalerrietan mantendu ziren eta bake epaitegiak sortu ziren udal epaitegirik edo eskualde epaitegirik ez zegoen udalerrietan.
Eskualdeko epaitegiek gai zibil eta penaletan eskumenak zituzten, baita Erregistro Zibilean ere. 1977an desagertu ziren, uztailaren 29ko 2104/1977 Errege Dekretuaren bidez.
Kontsultarako baliabideak:
Funts hau online katalogoan deskribatuta dago. Hementxe kontsulta daiteke.
Funtsaren osotasuna:
Artxiboan Irungo barruti judizialeko epaitegietatik jasotako dokumentazioa daukagu.
Funts osagarriak:
1960. urte ondorengo dokumentazioa Eibarko epaitegien artxiboan dago.
Funtsa kontsultatzeko baldintzak:
Kontsulta mugatuko dokumentazioa da, kategoria berezietako datu pertsonalak daudelako. Beraz, dokumentazio hau kontsultatu ahal izateko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa-ren 57.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Ona
Sailkapen taula:
Irungo eskualdeko epaitegia