Bolumena:
386 espediente
Funtsaren garrantzia eta edukia:
Udal epaitegiak 1870eko Botere Judizialaren Lege Organikoaren bidez sortu ziren, eta antzinako bake epaitegiak
ordeztu zituzten, ordura arte epaitegi horiek betetzen zituzten eginkizunak beren gain hartuta, eta zuzenean dagokion barrutiko lehen auzialdiko epaitegiaren mende. Justizia epaile batek ordezkatzen zuen udalerri bakoitzean, eta honako funtzioak zituen: eskuduntza zibilak zituen adiskidetze-ekitaldietan esku hartzeko, borondatezko jurisdikzioa maila eta zehaztapen jakin batean, eta, epaitzeko alor zibil eta penalean ahozko epaiketak munta txikiko erreklamazioen edo falten ondorioz.
Udal epaitegiak 1977an behin betiko ezabatu ziren, barrutiko epaitegiek ordeztu baitzituzten. Ulertu behar da indarreko legeetan horiei buruz geratzen diren hondar-erreferentziak egungo bake-epaitegiei buruzkoak direla.
Kontsultarako baliabideak:
Funts hau online katalogoan deskribatuta dago. Hementxe kontsulta daiteke.
Funtsaren osotasuna:
Artxiboan Irungo barruti judizialeko epaitegietatik jasotako dokumentazioa daukagu.
Funts osagarriak:
Intereseko daten arabera, Irungo dokumentazio judizial gehiago egon daiteke Irungo barruti judizialeko epaitegien artxiboan, edota baita udal artxiboan ere.
Funtsa kontsultatzeko baldintzak:
Kontsulta mugatuko dokumentazioa da, kategoria berezietako datu pertsonalak daudelako. Beraz, dokumentazio hau kontsultatu ahal izateko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa-ren 57.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Ona
Sailkapen taula:
Irungo udal epaitegia