Egitura judizialaren ikuspegitik, bi garai bereizi behar dira:
Gipuzkoan instantzien segida oso argia da:
1. Lehen auzialdia alkate arruntaren aurrean (udalerriak).
2. Bigarren auzialdia korrejidorearen aurrean.
3. Hirugarren auzialdia: Valladolideko Kantzelaritza.
4. Laugarren auzialdia: erregearen justizia (kontseiluak, idazkaritzak).
2.1. Lehen auzialdiko epaitegiak, zibila eta penala, (Donostia, Azpeitia, Bergara, Tolosa, (1836 - ) eta Administrazioarekiko auzien Gipuzkoako Probintzia Auzitegia (1889-1962).
2.2. Apelazioak: (aldatu egiten da garaiaren arabera)
- Zibil eta penalean: Burgoseko Lurralde Auzitegia (1836-1870).
- Zibilean: Iruñeko Lurralde Auzitegia (1871-1968), Donostiako Probintziako Auzitegia (1893-).
- Penalean: Iruñeko Lurralde Auzitegia (1871-1883), Donostiako Auzitegi Kriminala (1883-1892), Donostiako Probintzia Auzitegia (1893-).
- Auzibideetan: Iruñeko Lurralde Auzitegia (1962-1989).
2.3. Apelazioak: Iruñeko Lurralde Auzitegia (1882-1977), Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia (1977-).
2.4. Auzitegi Gorena
Deigarria bada ere, askoz hobeto kontserbatu dira Antzinako erregimeneko justizia-funtsak gaur egungo funtsak baino, Gipuzkoako egungo justizia-dokumentazioaren zati handi bat organo judizialek berek suntsitu baitute.
Azaldutako denbora-banaketa hori kontuan hartuta, ondorengoak dira justiziako erankudeek sortutako funtsak eta dokumentazio hori ondorengo artxiboetan gordetzen da:
Udal artxiboetan gordetzen da. Gipuzkoan alkate arruntak emandako justiziaren dokumentu asko kontserbatzen dira. Zati garrantzitsu bat (Tolosa, Bergara, Hondarribia, Azkoitia, Oñati, Oiartzun, eta abar luze bat) Badator/Dokuklik atariaren bidez aurki daiteke Badator/ Dokuklik ataria, beste batzuk aldiz udal artxiboetan daude.
Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa) gordetzen da, eta informazioa gure atariaren bidez kontsultatzen da. Gipuzkoako Artxibo Ataria Atari honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoen dokumentazioa kontsultatu dezakezu (bai Gipuzkoako Artxibo Orokorrekoa baita Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikokoa). Denetara, Korrejimenduko 35.000 auzi inguru kontserbatzen dira.
PARES-en aurkitzen dira PARES ataria
Antzinako Erregimeneko dokumentazio judiziala |
|
Ekoizlea |
Dokumentazioa gordetzen duen artxiboa |
1.go auzialdia- Alkate arruntak |
Udal artxiboak |
2. auzialdia- Korrejidorea |
Gipuzkoako Artxibo Orokorra |
3.eta 4. auzialdia – Valladolideko Kantzelaritza, Erregearen justizia |
PARES (Portal de Archivos Españoles) |
Lau epaitegietatik, Gerra zibila baino lehenagoko dokumentazioa soilik Bergarako eta Azpeitiko lehen auzialdietakoek gorde dute eta gainera, oso kopuru txikian. Donostiatik eta Tolosatik zetorrena erabat suntsitu zen. Azpeitian eta Bergaran gordetzen diren prozedurak gure artxiboan daude, baina ezin dira artxibo atarian kontsultatu. Oso azalekoa den inbentario bat dugu, non zati nagusiak identifikatzen diren eta ezer gutxi gehiago. 1870 urtea baino lehenagoko 150 prozedura inguru baino ez dira kontserbatzen. Artxiboan kontsulta daitezke, edo, prozesu zehatzak aurkitu nahi badira, posta elektronikoz eska dakioke artxiboari.
• Burgoseko Lurralde Auzitegia.
1834.urtean sortu zen. Auzitegi honek apelazioan ezagutzen ditu Gipuzkoako lehen auzialdiko epaitegietako auzi zibil eta kriminalak, 1870.urtera arte. Dokumentazio bolumen handia sortu zuen, baina maiz xahutua izan da. Hala ere, sortutako informazioa zati batean berreraiki daiteke, gorde diren sententzia-liburuetatik eta erregistro-liburuetatik abiatuta. Ikusi Archivos de Castilla y León
Inbentarioa badu, baina ezin da Internet bidez eskuratu. Artxibora joan behar da.
• Iruñeko Lurralde Auzitegia.
Lehen apelazioan, 1870 eta 1893 artean Gipuzkoatik etorritako prozedurak izapidetzen ditu. Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean kontserbatzen da. Inbentarioa badu, baina ezin da Internet bidez eskuratu. Ikusi: Nafarroako Artxibo Orokorra
• Donostiako Probintzia Auzitegia (1893- ).
Apelazioan ezagutzen ditu lehen auzialdiko artxiboetatik datozen kausak. 1960ra arteko dokumentazioa gure artxiboan gordetzen da, baina ez da 1915.urtea baino lehenagoko prozedurarik gordetzen, eta hutsune asko daude hortik aurreragoko datetarako. Artxibo Atarian ezin dira kontsultatu. Oso azalekoa den inbentario bat dugu, non zati nagusiak identifikatzen diren eta ezer gutxi gehiago. Artxiboan kontsulta daiteke, edo, prozesu zehatzak aurkitu nahi badira, posta elektronikoz eska dakioke artxiboari.
• Iruñeko Lurralde Auzitegia (1893-1989). Ikusi 2.2.
1874-1947 arteko prozedurak Artxibo Historiko Nazionalean gordetzen dira. Sekzioen, serieen eta abarren deskribapenak daude, PARES-en bidez aurki daitezkeenak PARES ataria, baina kausak berak ez daude bilatzailean deskribatuta.
Dokumentazio judizial garaikidea |
|
Ekoizlea |
Dokumentazioa gordetzen duen artxiboa |
1.go auzialdia – Lehen auzialdiko epaitegiak |
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa |
2. auzialdia |
|
Burgoseko Lurralde Auzitegia (1834-1870) |
Burgoseko Probintziako Artxibo Historikoa |
Iruñeko Lurralde Auzitegia (1870-1893) |
Nafarroako Errege Artxibo Orokorra |
Donostiako Probintzia Auzitegia |
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa |
3.auzialdia- Iruñeko Lurralde Auzitegia |
Nafarroako Errege Artxibo Orokorra |
4.auzialdia-Auzitegi Gorena |
PARES (Portal de Archivos Españoles) |