Kokapena eta harremanetako informazioa

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

+34 943 41 50 60
Astelehenetik ostiralera: 08.30etatik 14.30etara.

Nola iritsi.

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa Oñatin dago, Gipuzkoako barnealdean. Ez baduzu ezagutzen, bertara iritsi nahi izanez gero informazioa jaso ahal izango duzu herriko Turismo bulegoaren weban.

 

 
Mapa Grisa
Mapa
Mapa Grisa

Ezagutu nahi gaituzu?

Etorri nahi baduzu, ondorengo formularioa bete.

Taldean bisitak egiteko eskaera

 

Ordutegia

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8.30etatik 14.30ak arte; gainera, asteartetan 8.30etatik 18.00ak arte zabaltzen dugu. Ordutegi hau urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra arte eta urriaren 1etik abenduaren 31ra arte izaten da.

Udako ordutegia (ekainetik iraila arte): astelehenetik ostiralera 8.30etatik 14.30ak arte.

 

Egutegia

Artxiboa astelehenetik ostiralera urteko egun guztietan dago irekia Gipuzkoako Lurralde Historikoko eta Oñatiko jaiegunetan izan ezik (urtarrilak 6; apirilak 6, 7 eta 10; maiatzak 1; uztailak 25; uztailak 31; abuztuak 15; irailak 29 -tokiko jaia-; urriak 12; azaroak 1, eta abenduak 6, 8 eta 25).

 

Nork kontsulta ditzake artxiboko dokumentuak?

Artxiboek sarrera libre eta doakoa dute, edozein hiritarrek jo dezake bertara. Horretarako, bera identifikatzen duen dokumentu bat aurkeztu eta kanpo erabiltzailearen fitxa betetzea besterik ez da behar.

Kontsultarako dauden mugak bi izan daitezke: kontserbazio egoera, ezin baitira kontsultatu manipulatzerakoan kalteren bat jaso dezaketen agiriak, eta datu pertsonalen babesa, legediak hala agintzen duelako.

Dena den, eta batzuetan, ohartarazi behar dugu dokumentu hauen kontsultak nolabaiteko irakurketa praktika eskatzen duela. Gaur egungo idazkera mendeetan zehar jazotako bilakaeraren ondorioa da, eta garai ezberdinetan zehar forma ezberdinak izan ditu. Idazkera denboran zehar izeneko atala ikus dezakezu dokumentazioaren irakurketak izan ditzakeen erraztasun edo zailtasunak neurtzeko.