Hainbat funts multzo: XVI. eta XX. mende arteko Gipuzkoako notario-agiriak, hipoteka kontularitzaren funtsak, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko artxibo eta liburutegiko funtsak, Estatuko Administrazio periferikoaren funtsak, Justiziaren funtsak, funts pribatuak, bildumak, tokiko administrazioaren funtsak eta administrazio korporatiboarenak.
Bai, zure argazkiak egin ditzakezu baina kontutan izan argitaratzekotan artxiboaren baimena beharko duzula.
Bai, kontsulta gelan edozein dokumentu kontsulta dezakezu. Dena dela, datu pertsonalak dituzten dokumentuak edo manipulatzean kalteren bat jaso dezaketen agiriak kontsultatzeko baldintza batzuk daude, jarri gurekin harremanetan eta azalduko dizkizugu zer behar den.
Jakina. Edozein kasutan ere, bilaketa horretan emaitza ona izatea bermatzeko gutxieneko datu batzuk beharrezkoak izango dira (dokumentu mota, gutxi gorabeherako datak, interesatuen izenak...). Harremanetarako datuak hemen.
Ez. Artxiboek dokumentu originalak gordetzen dituzte, bakarrak eta aldaezinak, bereziki babestuak eta kasu gehienetan, eskubide eta betebeharren berma eta proba direnak.
Bai, dokumentuen kopiak eskatu dezakezu. Zerbitzuen atala ikusi.
Info gehiagoArtxiboa Oñatin (Gipuzkoa) kokatua dago, Ibarra Zelai 4ean, aintzineko Oñatiko Unibertsitatetik eta gaur egungo Mondragon Unibertsitatetik oso gertu. Hemen Maps-eko lokalizazioa.
Info gehiagoAstelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 8:15-14:15
Asteartean: 8:30-18:00
Udan (ekainetik irailera): 8:30-14:30
Ikertzea helburu duten kontsultak errazte arren, Artxiboak hainbat tresna (gidak, inbentarioak, katalogoak eta - orokorrean - datu baseak) eskaintzen ditu, horien bidez, bakoitzari interesatzen zaion informazioa lortzea errazagoa baita; artxiboko langileek, horien ahalik eta erabilera eraginkorrena izan dezazun lagunduko dizute.
Hau guztia azaltzen duen “Dokumentuak nola aurkitu?” izeneko atal bat duzu ikusgai.