Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako Probintzia Batzordeak sortutako dokumentazioa (1937/01/10 - 1939/02/09)
Erakundearen historia
Gerrako lehenengo hilabeteen ostean, sistema errepresiboa eraikitzen hasi ziren. 1937ko urtarrilaren 10eko Lege Dekretuaren bidez Konfiskatutako Ondasunak Administratzeko Batzorde Nagusia sortu zen eta probintzia bakoitzeko hiriburuan batzorde bat eratu zen. Hori horrela, probintzi guztietan bezala, 1937. urte hasieran, Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako Probintzia Batzordea sortu zen.
Probintzia-batzordeak kide anitzeko organoak ziren, eta, aipatutako lege-dekretuaren hirugarren artikuluaren arabera, ondorengo karguek osatzen zituzten batzorde horiek: Gobernadore Zibila lehendakari moduan, Auzitegiko magistratu batek (Gipuzkoaren kasuan Juan Cobian Freda[1] izendatua izan zen kargu horretarako) eta Estatuko Abokatu batek idazkari gisa (Gipuzkoaren kasuan Wenceslao de Arcahud izendatua izan zen kargu horretarako).
Kontserbatzen ditugun dokumentu motak
Artxiboan gordetako dokumentazioa, Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako Probintzia Batzordeari dagokiona, ondorengoa da:
Kontserbatzen dugun dokumentazioaren bolumena
Guztira, Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako Probintzia Batzordeak irekitako 479 espediente gordetzen ditugu artxiboan.
Serie dokumentala |
Esp. kopurua |
14 |
|
417 |
|
47 |
|
GUZTIRA |
478 |
Artxiboak 1937-1939 urtera arteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen hustuketa egin du eta data horietan 818 espediente ireki zirela baieztatu dezakegu. Beraz, oso kontziente gara dokumentazioaren zati handi bat falta dela (ia erdia).
[1] Agindua, Estatuko Batzorde Teknikoko lehendakariarena, ondasunak konfiskatzeko batzordeak osatuko dituzten kideak izendatzen dituena (BOE, 100. zk., 1937ko urtarrilaren 28koa).