Justizia administrazioa probintzia eremuan (1915-1960)

Bolumena:

33.000 espediente inguru

Funtsaren garrantzia eta edukia:

Funts multzo honetan hiru erakunde judizialek sortutako dokumentazioa jasotzen da:

1. Gipuzkoako Probintzia Auzitegitik jasotakoa

Probintzia Auzitegiak probintzietako organo judizial gorenak dira, beraien egoitza probintziako hiriburuan dago eta beren jurisdikzioa probintzia osora zabaltzen da.

1985eko Botere Judizialaren Lege Organikoaren arabera, auzitegi probintzialek eskumena dute gai penal eta zibilak esleitzeko. Sekzioetan antolatzen dira. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagokionez, hiru sekzioz osatuta dago: sekzio penal bat eta zibileko bi sekzio.

Probintzia Auzitegiak 1882an sortu ziren, 1882ko urriaren 14ko dekretuaren bidez. Zehazki, Espainian 80 probintzia auzitegi sortu ziren eta “Penalaren Auzitegia” edo “Arlo Kriminaleko Auzitegia” izena jaso zuten. Sortutako 80 auzitegi horien artean Donostiako Kriminaleko Auzitegia zegoen, zeinak Azpeitiko, Bergarako, Donostiako eta Tolosako epaitegiak barne hartzen zituen.  1892. urtean gobernuak erabaki zuen arrazoi ekonomikoengatik probintzia bakoitzak auzitegi bat izatea eta hiriburuetatik kanpo zeuden auzitegiak ezabatu zituen. Beraz, epaitegien kopurua murriztu egin zen eta gainera, 1892. urtetik aurrera auzitegiek “Probintzia Auzitegi” izena jaso zuten. Hori horrela, 1892. urtetik aurrera Donostian Gipuzkoako Probintzia Auzitegia ezarri zen, aurreko Kriminaleko Auzitegia zena.

Artxiboan Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko dokumentazioa gordetzen dugu: 1915. urtetik 1960. urtera arteko 33.072 espediente dira.

2. Administrazioarekiko auzietako epaitegietatik etorritakoa

Epaitegi hau pertsona bakarreko organo judiziala da, eta lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean ezagutzen ditu administrazio publikoen egintzen eta xedapenen aurkako errekurtsoak. Bere jurisdikzioa probintziara mugatzen da eta hiriburuan du egoitza.

Epaitegi honek herritarren edo pertsona juridikoen eta administrazio publikoen arteko gatazkak konpontzen ditu, baita administrazioen artean sortzen diren gatazkak ere. Gainera, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen (baita haien mendeko edo haiei lotutako erakunde eta korporazioen) administrazio-egintza jakin batzuei buruzko errekurtsoak aztertzen ditu, bai eta atzerritartasun-errekurtsoena eta baita hauteskunde-batzordeen egintzen aurkakoa ere.

Administrazioarekiko auzietako epaitegiak 1845. urtean sortu ziren eta gaur egun, jardunean diraute. Gipuzkoan, egun, administrazioarekiko auzietako hiru epaitegi daude.Artxiboan Administrazioarekiko auzietako epaitegiaren dokumentazioa gordetzen dugu: 1936. urtetik 1959. urtera 81 espediente daude eta 2000. urtetik aurrerako dokumentazioa ere jaso dugu, baina oraindik lantzeke dago.

3. Lan arloko epaitegietatik jasotakoa

Epaitegi hauetan Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legeak zehaztutako gaiak aztertzen dira lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean. Eskumena dute, besteak beste, lan gaiekin lotutako prozedurak edota Gizarte Segurantzarekin lotutako prozedurak ebazteko.

Lan-arloko epaitegiak 1989an sortu ziren eta lan magistraturak ordeztu zituzten.

Gipuzkoan, gaur egun, 6 epaitegi daude lan-arlokoak: bat Eibarren eta beste bostak Donostian.

Artxiboan lan arloko epaitegien dokumentazioa gordetzen dugu: 2000. urtetik aurrerako lagin bat. Lan Magistraturako dokumentazioa Eibarko epaitegietan dago, 3.209 kaxa dira, zehazki.

Kontsultarako baliabideak:

Funts multzo hau era orokorrean deskribatuta dago. Hementxe kontsulta daiteke.

Funtsaren osotasuna:

Probintzia mailako justizia administrazioaren dokumentazioa artxibo ezberdinetan banatuta dago. Artxibo honetan, ondorengo dokumentazioa daukagu:

1. Probintzia eremuko justizia administrazioaren dokumentazioa 1960. urtera arte: Gipuzkoako Probintzia Auzitegitik eta Administrazioarekiko auzietako epaitegitik jasotakoa.

2. Probintzia eremuko justizia administrazioaren dokumentazioa 2000. urtetik aurrera: Administrazioarekiko auzietako epaitegitik eta lan arloko epaitegietatik jasotakoa.

Funts osagarriak:

Artxibora oraindik transferitu ez den dokumentazioa, ondorengo bi artxiboetan dago:

1. Eibarko epaitegietako artxiboan: Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko dokumentazioa 1960. urtetik 1979. urtera, Lan Magistraturako dokumentazioa 1938. urtetik 1989. urtera, eta, Administrazioarekiko auzietako epaitegietako dokumentazioa 1960. urtetik 1979. urtera.

2. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Artxiboa: Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko dokumentazioa 1979. urtetik aurrera, Lan arloko dokumentazioa 1989. urtetik aurrera, eta, Administrazioarekiko auzietako epaitegietako dokumentazioa 1979. urtetik aurrera.

Funtsen kokapenaren laburpena       

1960ra arte

1960-1979

1979-2000

2000tik aurrera

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren dokumentazioa

GPAH

Eibarko epaitegiak

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Artxiboa

Administrazioarekiko auzietako epaitegiaren dokumentazioa

GPAH

Eibarko epaitegiak

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Artxiboa

Lan Magistratura (1938-1989)

Eibarko epaitegiak

Lan arloko epaitegietako dokumentazioa (1989-gaur egun)

GPAH

(lagin bat)

                   

 

 

 

 

 

 

 

 

Funtsa kontsultatzeko baldintzak:

Kontsulta mugatuko dokumentazioa da, kategoria berezietako datu pertsonalak daudelako. Beraz, dokumentazio hau kontsultatu ahal izateko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa-ren 57.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona

Sailkapen taula:

Probintzia eremua

  1.  Gipuzkoako Probintzia Auzitegia

    1. Idazkaritza

      1. Idazkaritzaren espedienteak

    2.   Prozedura zibilak

      1. Erantzukizun politikoen gaineko espedienteak

      2. Hirugarrengotzen espedienteak (erantzukizun politikoak)

      3. Depuratzeko espedienteak

    3. Penala

      1. Prozedura penalak

    4. Sailkatu gabeko prozedura judizialak

  2. Administrazioarekiko auzietako epaitegiak

    1. Idazkaritza

    2. Bulego judiziala

      1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak

      2. Sailkatu gabeko prozedura judizialak

  3. Lan arloko epaitegiak