Bolumena: 413 kaxa
Garrantzia eta edukia:
Oso funts aberatsa da, non udalak berak sortu zenetik 1980ra arte egindako jarduera islatzen den. Gainera, funts honek Leintz Gatzagako notario-protokoloak gordetzen ditu, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikora heldu ez zirenak.
Kontsultarako baliabideak:
Udalak bere datu-basea laga du, eta ikerketa gelan eta gure atarian kontsulta daiteke.
Funtsaren sarrera:
Komodatu moduan sartu da.
Funts osagarriak:
Leintz Gatzagako Udalaren funts administratiboa da, dudarik gabe.
Kontsultatzeko mugak:
Datu pertsonalak dituzten dokumentuen kasuan, sarbide mugatuko dokumentazioa, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.