"Immigrazio hustua" liburuaren aurkezpena otsailaren 25ean San Telmo museoan

Andrea Ruiz Balzolak eta Xabier Aierdi Urrazak idatzitako argitalpena Zas!, Zurrumurruen Aurkako Sareak argitaratu zuen pasa den abenduan.

-ren irudia
 "Immigrazio hustua" liburuaren aurkezpena otsailaren 25ean San Telmo museoan

Datorren asteartean, otsailaaren 25a, 18:00etan, Immigrazio hustua: konpontzeko ekarpen teorikoak  lanaren aurkezpena ospatuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko Gunea Aretoan. 

Saioan, lanaren egileek parte hartuko dute: Andrea Ruiz Balzola, Antropologian doktorea eta Begirune Fundazioko kidea eta Xabier Aierdi, Soziologian doktorea eta Begirune Fundazioko kidea.

Aurkezpena Itziar Eizaguirre Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritzako teknikariak egingo du.