ZAS!-en "100 eta hamaika galdera immigrazioaz" liburua aurkezteko jardunaldia, martxoaren 21ean
Data horretan gogoratzen den Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta
- 314
Datorren martxoaren 21ean, 19:00etan eta Donostiako San Telmo Museoan, Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako eguna dela eta ospatuko den jardunaldia aurkeztuko du Ion Gambrak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoko zuzendaria.
Bertan, ZAS!ek uztailean argitaratu zuen 100 eta hamaika galdera immigrazioaz liburuaz hitzegingo digu.
ZAS!-en webgunean aipatzen den moduan: “migrazio-mugimenduak,, izan behartuak edo gutxi gorabehera borondatezkoak, gizarte-prozesu konplexuak dira, eta interes berdinak edo kontrajarriak dituzten hainbat eragilek parte hartzen dute prozesu horietan. Gainera, migrazio-prozesu bakoitzak berariazko osagai bereiziak ditu. Testuinguru horiek sortzen dira bai jatorrizko herrialdeetan, bai helmugako herrialdeetan eta horri gehitu behar zaizkio igarotze-herrialdeetako egoera eta mugaz gaindiko joan-etorrietan migratzaileek izan behar dituzten zailtasunak, batez ere, bidean bizia arriskuan jartzen dutenenak. Horrek guztiak “migrazio-auziaren” askotariko ikuspegia eratzen du. Horregatik, zaila da immigrazioa ulertzea”.
Ulermen hori sustatzeko asmoz argitaratu du ZAS!-ek esteka honetan eskuratu daiteken aurkezten den 100 eta hamaika galdera immigrazioaz lana.
San Telmon egingo den jardunaldian, Mikel Mazkiaran immigrazio eta arrazakeria gaietan espezializatutako abokatuak bideratuko duen solasaldia ospatuko da gainera Gemma Pinyol Jiménez, Sònia Parella Rubio eta Rubén Lasheras Ruiz adituekin.
Pinyol Jiménez andrea, Migrazioa-politiken eta aniztasunaren zuzendaria thing & do Democrategies-en eta GRITIM-UPFn ikerlaria da, Sonia Parella Rubio, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea eta CER-Migraciones taldeko koordinatzailea, eta Rubén Lasheras Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta ALTER ikerketa taldeko ikertzailea.