En tránsito (Oskar Tejedor zuzendaria) dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia, Europara bakarrik bidaiatzen duten Abya Yalako (Latinoamerika) emakumeen errealitateei, nazioz gaindiko amatasunari eta Gipuzkoako familia elkarteei buruz.
16 roll-up panel elebidunez osatutako erakusketa da.
Sare sozialen erabilera gaiztoak eta eskuin muturraren hedapenak gizartean eragin du, estereotipoak, aurreiritziak, emakumearen eskubideen aurkako jarrerak eta xenofobia areagotuz, besteak beste. Horregatik, beharrezkoa da azken urteetako aldaketa sozioekonomikoak testuinguruan kokatzea, kultura-nortasunen gatazka ulertu ahal izateko.
Etorkinen gizarteratze programa
Jatorkin Al-Nahda elkartearen helburu nagusia etorkinen giza eskubideak defendatzea da. Horretarako, gure elkarteak etorkinak euskal gizartean gizarteratzen laguntzen du, eta, horretarako, elkartasuna eta elkarrekiko errespetua sustatzen ditu Euskadiko etorkinen eta bertako biztanleen artean 2006. urtetik. Elkartearen lehentasunetako bat generoen arteko berdintasuna eta emakume etorkinen autonomia sustatzea da.
Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroak. Laguntza mugatua.
Harrera eta babesa eskaintzen diegu gurera hurbildu berri diren familiei.
• Laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu behar dituzten baliabideak eskura ditzaten (desgaitasun graduaren balorazioaren eskaera, lan eskaerei erantzuteko bilaketak, aisialdia, pentsioak, etxebizitzak, osasun mentala…).
• Familia bakoitzaren egoeraren jarraipena egiten dugu
Zaurgarritasun-, bazterketa- eta diskriminazio-egoeretan jatorria duten familiei zuzenduta dago proiektu hau. Bi ildo nagusitan bana daiteke: bata, baztertuta geratzeko arriskuan dauden adingabeekin lan egiten duena, eta bestea, orientazio eta laguntza integrala eskaintzen duena eta gurasoekin lan egiten duena.
Mindara elkarteko erabiltzaileen familientzako prestakuntza-saioak/tailerrak