XXI. mendeko gizartearen ezaugarri behienetakoa da aniztasunarena. Pentsamendu, ideia eta mundu-ikuskera askotarikoak dituzte mendebaldeko edozein lurraldetan gaur egun bizi diren biztanleek, eta baita bizitzeko era desberdinak ere. Iragan mendean abian jarri eta egunez egun areagotzen ari da globalizazioa, eta bere eraginez gizarte-aniztasuna are eta dibertsitate handiagoarekin ari da garatzen; komunikazioak errazten ditu elkarren ezagutzak eta harremanak, eta horrela, pertsonen mugimenduak biderkatuz, migrazio-mugimendu askotarikoak gertatzen ari dira, gehientsuenak arrazoi ekonomikoek eraginda, bizimodu hobearen bila.
Migrazio-mugimendu horrek Gipuzkoan sortzen duen dibertsitateak ez ditu ezaugarri homogeneoak; bertaratzen den pertsona orok du bere bizitza-ibilbide propioa, asmo, amets eta esperantza partikularra. Baina, denek dute batzen dituen ezaugarri bat ere, hain zuzen, harrera-protokolo honen zergatia azaltzen duena: Gipuzkoan berriki lekuturik, bertako gizartearekin harremana ahalik eta egokiena izan dadin informazioa, koordinazio eta harreman hurbilaren beharra. Herri Administrazioak, batez ere Udalek dute horretan eginkizun ordezkaezina, etorri berrien eta xede-gizartearen arteko harremana ahalik eta azkarren izan dadin gizarte kohesionatuaren mesedetan, eta justizia sozialaren izenean.
Gipuzkoako Administrazioari hizkuntza-aniztasunaren zaintzan migrazioaren kudeaketarako tresna aurreratua eta integrala eskaintzea da HARRERA-PROTOKOLOaren helburu nagusia. Zehazki, udal-mailako politikari eta teknikariei bertara etorri berri diren biztanleei harrera egiteko jarraibide egituratu eta praktikoa eskaintzea. Nolanahi ere, proposatzen diren ildo nagusiak gizarte-eragile eta norbanakoek ere baliatu ditzaten espero izatekoa da. |
Harrera-protokoloa honako ideia nagusi hauetan oinarritzen da:
Helburu nagusia erdiesteko, ordea, zehazki honako xedeak ere kontuan hartzea komeni da:
Harrera-protokoloaren definizio zehatza eta bere inplementazioa gidatuko dituen printzipio nagusiak ere kontuan hartzekoak dira. Honakoak dira, besteak beste:
Harrera-protokoloa arrakastatsua izan dadin, ziurtatu beharko litzateke bere inplementazioan parte hartuko dutenek bere diseinuan ere parte izatea, baita tokian tokiko egoerari egokitzerakoan ere.
Ondoren proposatzen dira lau arreta-ardatz nagusi inplementaziorako lagungarriak izango direnak, beti ere, tokian tokiko ezaugarrien araberako egokitzapenekin baliatu beharrekoak.
Funtsezkoa da arreta koordinatua eskaintzea udalerrira etorri berriaren herriratzerakoan. Beraz, udal-mailako artatze-mapa marraztea lagungarri izango da, gutxienez, ondoren zehazten diren zerbitzu eta arreta-guneen kasuetan.
Harrera-protokoloa udal-mailan eraginkorra izan dadin, gutxienez hiru giza talderen inplikazioa bermatu beharko da, hirurak izango direlako, kasu gehienetan, ezinbestekoak. Arrazoi hori tarteko, hiru taldeekin sentiberatasuna eta parte hartzea esplizituki sendotzea komenigarria da:
Udal-zerbitzuetatik harago, herri-mailako dinamizazioak lagungarriak izango dira harrera-protokoloak dituen kohesiorako xedeak betetzeko. Horrela, tokian tokiko egokitzapenekin, honakoak dira diseinatu eta bideratu daitezkeen ekimenak:
Etorri berriaren herriratze-prozesuan zerbitzu berrituak eskainiko dira kultura eta hizkuntza-aniztasunaren kudeaketari begira:
Biztanleria etorri berriaren artatze-prozesuan administrazioak bere ardurapeko sail guztietako eskaintzak era koordinatuan eta elkarren osagarri antolatzea ezinbestekoa da, gutxienez honako esparrutan: erroldatze-prozesuan eta orientazio orokorra eskaintzen den gunean, helduen formazioarekin lotura duten kasuetan, berdintasuna eta aniztasuna lantzen den sailetan, gazteria, aisia eta kirolaren eskaintzetan eta, batez ere, eskolaren inguruan informazio zehatz eta zabala eman behar denean. Ildo horiek, jakina, euskara eta kultura esparruak berekin integratuta dituztelarik lantzea komenigarria da.
Horrez gain, informazioa modu koordinatuan lantzeko esparruak dira bertaratutako bizimoduaren antolaketarekin zer ikusia duten enpleguaren, garapenaren eta etxebizitzaren arlotakoak, hala nola, gizarte edo ongizate zerbitzutakoak.
Harrera arrakastatsua izan dadin garrantzizkoa izango da lekuan lekuko plangintza bertan parte hartuko dutenen artean diseinaturikoa izatea. Helburu horrekin, lehentasunezko eginkizuna izango da guztien sentsibilizazioa areagotzeko jarduerak edota formazioa bideratzea, bereziki, arduradun politikoei, teknikariei eta beste langileei, eta eragile sozialei.
Herri mailako harrera dinamizatzeko helburuarekin komenigarritzat hartu da gune partekatuak sortzea. Sortze-prozesu horretan parte izango dira udal-mailako erakundeak, herrian sentiberak diren eragile sozialak eta norbanakoak. Horrela, harrera fisikoa egiteko sor daitezkeen ekitaldi sozialak edota kulturalak antolatzeko aukera egongo da. Ekitaldi horien helburua izango da, besteak beste, aniztasunaren inguruko aitortza, ezagutza eta partekatzeko askotariko saioak egiteko plataformak sortzea, izan festa-girokoak, kultura-esparrukoak, aisia aldikoak edota kirol-esparrukoak.
Aniztasunaren integraziorako arreta berezia jarriko da hizkuntza-aniztasunaren lanketan, kontuan izanda proposatzen diren kudeaketarako irizpideak. Alegia, garrantzizkoak izango dira hizkuntza zehatzetako kudeaketarako proposamenak edota hizkuntza-aniztasun handiaren aldeko jokabide zehaztuak.
Harrera-protokoloaren kudeaketarako ereduaren inplementaziorako esleitu beharreko baliabideak bi eratakoak izango dira
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.