Oroimen historikoa berreskuratzeko helburuarekin lanean dabiltzan elkarteak bidaide ditugu. Haien ekarpena oinarrizkoa da.
Izena: Aranzadi Zientzia Elkartea
Herria: Donostia-San Sebastián
Harremana: zuzendaritza@aranzadi.eus
Webgunea: https://www.aranzadi.eus
Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte zientifikoa da, eta natura- eta giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen zabalkundea ditu helburu..
Izena: Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan
Herria: Irun
Harremana: kepaordokimhb@gmail.com
Webgunea: http://www.kepaordokimhb.eus
Irun, Hondarribia, Hendaia, Bera eta Lesakako bizilagun talde batek osaturiko talde memorialista da. Bidasoa bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman duten pertsonen oroitzapen historikoa berreskuratzea, eta hauen ideiei duintasuna ematea eta zabaltzea, da elkartearen helburua nagusia.
Izena: Badihardugu Elkartea
Herria: Eibar
Harremana: ahotsak@ahotsak.eus
Webgunea: https://ahotsak.eus/
Hainbat ekintza gauzatu ditugu 2000. urtean sortu zenetik: hitzaldiak, mahai-inguruak, aholkularitza, euskalkien inguruko ikerketak, argitalpenak… 2003. urtean eskualde mailako proiektu sendo bat ipini genuen martxan; ahozko ondarea eta hizkerak jasotzeko jende nagusia elkarrizketatzen, grabazioak lantzen eta informazioa sareratzen hasi ginen. Oharkabean, Euskal Herri osoko proiektu erraldoia bihurtu da: ahotsak.eus
Izena: La Ilusión Kulturtaldea
Herria: Errenteria
Harremana: colectivolailusion@gmail.com
Kulturtaldea bezala kulturaz kezkaturik gaude , beste gaien artean memoria berreskuratzen saiatzen gara eta bereziki nazien eremuetara eraman izan ziren gipuzkoarrak; jakinda zenbait pertsonak itzalean daudela oraindik, jarraitzen dugu gaia jorratzen. Hortaz aparte, hitzaldiak eta erakusketak ere antolatzen ditugu .
Izena: Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Herria: Debagoiena
Harremana:
Juan Ramón: 678 24 20 31
Julia: 699 669 205
intxorta1937@gmail.com
Webgunea: http://www.intxorta.org/
1986tik lanean ari gara kolpistei aurre egin zieten pertsonen memoria berreskuratzeko. Harrezkero, hainbat liburu, dokumental, hitzaldi, erakusketa, ikerketa-lan eta omenaldi egin ditugu.